XSLaren edukia

Euskal Literatura III25682

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25682

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

- Euskal Literaturak historian zehar ezagutu dituen aroak, idazleak eta idazlanak ezagutu.

- Testu nagusien funtsezko osagaiak bereizteko eta testuinguru historiko eta soziokulturalarekiko harremanak atzemateko gai izan.

- Mendebaldeko literaturen testuinguruan euskal idazlanek duten balioaz jabetu.

- Hipotesiak eta ideiak kritikoki sortzeko eta baloratzeko gai izan.

- Ikasi eta hausnartutakoa banaka zein taldeka argumentatzeko gai izan.

- Lortutako ezagutzak ahoz zein idatziz transmititzeko gai izan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN ESPEZIFIKOAK:

GE 1. Euskal Literaturak historian zehar ezagutu dituen aroak, idazleak eta idazlanak ezagutzea.

GE 2. Hainbat generotako euskal testu klasikoak ezagutzea, lantzea eta aztertzea.

GE 3. Testu nagusien funtsezko elementuak bereizteko eta testuinguru historiko eta soziokulturalarekiko harremanak atzemateko gai izatea.

GE 4. Mendebaldeko literaturen testuinguruan euskal idazlanek duten balioaz jabetzea.

GE 5. Idatzizko iruzkin literario akademikoak ekoiztea, zuzentasun gramatikalaz gain, edukien planifikazioa eta testu mailan aritzeko gaitasunak (kohesioa, koherentzia, e.a.) aintzat hartuta.

GE 6. Hipotesiak eta ideiak kritikoki sortzeko eta argudiatzeko gai izatea, bakarka zein talde lanean.

GE 7. Hainbat generotako euskal testu klasikoez ikasitakoa, hausnartutakoa eta aztertutakoa banaka zein taldeka publiko espezializatuari adierazteko eta justifikatzeko gai izatea, banaka zein taldeka.



IKASKUNTZA EMAITZA ESPEZIFIKOAK:



IE 1. Euskal Literaturak XVI. mende eta XIX mendeetako historian zehar ezagutu dituen aroak, idazle eta idazlan kanonikoak ezagutzen ditu

(CB2, CB5, G002, G003, G008, M03CM01, M03CM04).

IE 2. Prosaren, poesiaren eta antzerkiaren esparruko euskal testu klasikoak bereizten eta analizatzen badaki

(CB2, CB4, G002, G003, G008, M03CM01, M03CM02, ZG7).

IE 3. Literatura-testuen eta testu horiek sortu ziren gizarte-, historia- eta kultura-testuinguruen arteko harremanak azaltzeko gai da

(CB3, G002, G003, G008, M03CM01).

IE 4. Hainbat generotako euskal testuak aztertzeko eta deskribatzeko irizpide egokiak baliatzen ditu, ikuspegi teoriko-metodologiko egokietan oinarrituta, eta horien erabilera justifikatzen du

(CB4, G003, G008, M03CM02, M03CM05).

IE 5. Literatur testu (poesia/prosa/antzerkia) baten inguruko iruzkin literarioa idazten du, testu genero akademiko horrek berezkoak dituen egitura eta baliabide diskurtsiboa eta literarioak aintzat hartuz

(CB1, CB5, G002, G003, M03CM02, M03CM05, ZG7).

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.- Euskara, Euskal Herria eta Literatura

2.- Autore, idazlan eta genero nagusiak XVI. mendean:

Etxepare, Lazarraga, Leizarraga.

3.- Autore, idazlan eta genero nagusiak XVII. mendean:

Materra, Joanes Etxeberri Ziburukoa, Axular, Tartas, , Oihenart.

4.- Autore, idazlan eta genero nagusiak XVIII. mendean:

Joanes Etxeberri Sarakoa, Larramendi, Kardaberaz, Mendiburu, Ubillos, Egiategi, Barrutia eta Munibe.

5.- Autore, idazlan eta genero nagusiak XIX. Mendean:

J.A. Mogel, Añibarro, Astarloa, Frai Bartolome, J.J. Mogel, J.B. Agirre, Bixenta Mogel, Lore jokoak…

MetodologiaToggle Navigation

- Landutako eduki teorikoen azalpena eta arrazonamendua

- Literatur lanen bakarkako irakurketak

- Edukiekin lotutako testuen ulertzea eta azterketa

- Landutako gai eta idazlanen inguruko hausnarketa areagotzeko eztabaidak eta galdera-prestaketak

- Klasean landutako edukien sintesi-lanak eta talde-zuzenketak

- Taldeko zein bakarkako lan gidatuen burutzapena eta azalpena ikus-entzunezko baliabideak erabiliz bitartez

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaiaren ebaluazio sistema “etengabeko ebaluazioa” deritzona izango da eta horretarako ezinbestekoa izango da eskoletara maiztasunez bertaratzea eta aktiboki parte hartzea.



Bestalde, ezinbestekoa izango da amaierako azterketa gainditzea gainerako lan edo ariketekin bataz bestekoa egiteko.



Azkenik, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan.



Ebaluazio jarraitua egiten ez dutenek 10 puntuko azken azterketa egin beharko dute.



OHAR GARRANTZITSUA: Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraia egin dutenen kasuan, irakasleak hala erabakitzen badu egindako lanen kalifikazioa gorde egingo da eta azterketa eredua ere ebaluazio jarraikoen antzekoa izango da kasu horietan.



Beste kasu guztietan, 10 puntuko azken azterketa egin beharko dute.



OHAR GARRANTZITSUA: Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Gaitegian agertzen diren idazleen testu hautatuak
- Salaberri, P.: Iraupena eta Lekukotasuna (Euskal Literatura Idatzia 1900 arte), Donostia 2002.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

12.1. Oinarrizko bibliografia



Aldekoa, I.: Euskal literaturaren historia, Donostia:Erein, 2004.

Mitxelena, K.: Historia de la literatura vasca, Madril, 1960: 2001.

Orpustan, J.-B.: Précis d’histoire littéraire basque, Baigorri, 1996.

Salaberri, P.: Euskal Klasikoen atarian, Iruñea:Pamiela, 2004

Sarasola, I.: Euskal literaturaren historia, Donostia:Lur, 1971.

Villasante, L.: Historia de la literatura vasca, Bilbo, 1960.















Gehiago sakontzeko bibliografia

12.2. Sakontzeko bibliografia

Altuna, P., Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae. Edizio kritikoa, Bilbao, 1987.
Bilbao, J.: Eusko Bibliographia. Donostia-Bilbo, 1970-.
Knörr, Enrique et al., Pedro I. de Barrutia, Aramaio 1682-Arrasate 1759: Gabonetako Ikuskizuna (Acto para la Nochebuena), Gasteiz, 1983.
Lekuona, J. M.: Ikaskuntzak euskal literaturaz (1974-1996), Donostia, 1998.
Salaberri, P.: Aingura eta sugea. Originaltasuna eta dependentzia Leizarragaren idazlanetan, l.g., 2011.
Salaberri, P.: Axularren Gero Erretorikaren argitan, Bilbo, 1997.

Aldizkariak

12.3. Aldizkariak
- Euskera
- Fontes Linguae Vasconum
- Anuario Seminario Julio de Urquijo (ASJU)
- Egan
- Oihenart

Web helbideak

12.4. Web helbideak
http://klasikoak.armiarma.com
http://www.vc.ehu.es/gordailua/HomePage.html
http://www.basqueliterature.com/

TaldeakToggle Navigation

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:00-17:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1.04 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 1.04 - LETREN FAKULTATEA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1.04 - LETREN FAKULTATEA (1)