XSLaren edukia

Euskal Gramatika Historikoa25676

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25676
Murrizketak
"Euskal Gramatika Historikoa" irakasgaian matrikula egiteko, "Euskal Fonetika eta Fonologia I" irakasgaia gaindituta izan behar da

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikastaro honetan barneko hizkuntzalaritza historikoaren helburu, iturri, arazo eta metodoen ezagutza miatuko dira eta, batez ere, ezagutza horretatik euskararen sistemaren eboluziorako datozen emendi-oak. Gramatika Historikoa edozein hizkuntzatan linguistika historikoaren hatsarri, baliabide eta irizpideak erabiliaz hizkuntza horren (gure kasuan euskararen) ama-hizkuntzatik edo berreraikitako aitzin-hizkuntzatik horren garai eta leku ezberdinetako hizkuntz-egoeratara ibilitako bidea aztertu ohi du. Bistakoa denez, euskararen gramatika historikoa linguistika historikoaren analisi eta teori-ez eta euskararen garai guztietako lekukotasunez (idatziez nahiz ahozkoez) elikatzen da. Horrenbes-tez, hizkuntzalaritza historikoarekin, indo-europerarekin edo erromantzearekin lotura zuzenak ditu, euskalaritzaren izaera berantiarra dela eta haietarik hartutakoa asko eta garrantzitsua delarik; orobat, ezinbesteko ditu euskal morfologia, dialektologia edo fonologiazko ezagutza sakona, batez ere interes edo ondorio diakronikoak dituztenak. Barneko historia den aldetik, testu bidezko nahiz ahozko corpus zahar eta berriak aztertzeko gaitasuna ezinbesteko da, lekukotasun horietan gauzatu (inoiz ezkutatu) bilakabideez ohartu eta ikertuaz hizkuntzaren iragan zabalaren azalpena lortzeko

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Moduluko gaitasunak: M02 Euskal Hizkuntzalaritzaren Oinarriak

CM01: Euskararen egitura deskribatzea eta aztertzea, fonetikari, morfologiari, sintaxiari eta lexikoari dagokienez.

CM02: Euskarari aplikatutako hizkuntzalaritzaren oinarriak eta prozesuak deskribatzea.

CM03: Euskararen bilakaera historikoa deskribatzea eta aztertzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Gaiak.

I. Hizkuntzalaritza historikoaren oinarri eta egitekoak: Hizkuntz-aldaketaren ikerketa eta berrerai-keta; Euskal hizkuntzalaritza historikoaren oinarri eta egitekoak: Historiaurrearen berreraiketa (AE Modernoa); EBZ eta dialekto banaketa;

II. Fonologia historikoa: Bokalak, diptongoak, irristariak eta bokalismoari lotutako arazoak; Sabai-kariak eta herskariak; Ozenak eta txistukariak; Hasperenketa eta azentua; Silabatik Errora; Aldaketa tipologikoa; Eusk. historiaurrearen berreraiketa: AE Zaharra;

III. Morfologia historikoa: Morfemen gramatikalizazioa eta GHren ikerketa; IS: Kategoriak, Kasu Sis-tema; Aditza: Jokatugabeak; Jokatuak; Sintaxi historikoaren hastapen;

IV. Lexikoaren historia: Lexikoiaren egitura eta aldaketa. Hitz eraketa eta mailegaketa. Etimologia.

(Eskolan banatuko da eta egelan kokatuko Programa zehatzagoa)

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak:

-Gaitegiko eduki teorikoen azalpena eta argudiaketa eskola magistraletan

-Eduki teorikoak barneratzeko, hizkuntzalaritza diakronikoaren teoriari eta euskararen bilakabideari buruzko ikerlanen irakurketak eta azterketak

-Irakurketak, lekukotasunak eta formak iruzkintzeko, datuak aztertzeko eta hipotesiak ebaluatzeko praktikak



ESKOLATIK KANPO:

1. Oinarrizko bibilografia irakurri eta lantzea.

2. Gaiak ikastea, eskolan hartutako apunteak, egelara igotako eskuorri eta gainerako materialak eta, gutxienez, beharrezko eta oinarrizko bibliografia erabiliz.

3. Tutoretzak zuhurtziaz erabiltzea.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Test motatako proba (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

“Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria”.

Ikasturte honetan larrialdiko egoera desagertu eta jardun arruntera itzuli garelarik horrelakoa izango da ebaluazio sistema ere, hots Ebaluazio Etengabearen eta/edo azken azterketa bidezkoa. Salbuespen justifikaturik ez denean, ikasle guztiek egin eta gainditu behar dituzte biak.

Ebaluazio etengabean behin parte hartu ezkero edo 9. astea baino lehen uko egin ezean zati horri dagokion nota islatuko da Ikastaroaren azkenengoan dagokion heinean; hots, Ikastaro osoan "Ez aurkeztua" izateko ez da aski izango azken azterketa ez egitearekin soilik.

(Zehaztasun gehiago azken paragrafoan)

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

-2. deialdian hasi eta ondorengoetan ikastaro akabuko idatzizko azken azterketa (ikus azken paragrafoa horren egituraz) izango da ebaluazio modu bakarra, irakaslearekin besterik hitzartzen ez bada esplizituki ikastaro hasieran.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Eskolan emandako azalpenak,
- Irakasleak Egelara igotako eskuorriak
- Oinarrizko bibliografia.
- Irakurketa beharrezkoak (ikus beherago)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Campbell, L, 2013, Historical Linguistics: An introduction, Edinburgh U.P., Edinburgo. 3. arg.

Crowley, T, 1997, An Introduction to Historical Linguistics, 3. arg., Oxford U.P., Oxford.

Gorrotxategi, J., I. Igartua & J.A. Lakarra (arg.), 2018, Euskararen historia: E.J., Gasteiz.

Haas, M., 1969, The prehistory of languages. Mouton.

Hualde, J.I., J.A. Lakarra & R.L. Trask (arg.), 1995, Towards a History of the Basque lang., J. Benjamins, Amsterdam-Philadelphia.

Gómez, R. & K. Sainz, 1995, "On the Origin of the Finite Forms of the Basque Verb", in Hualde, Lakarra eta Trask (arg.), 235-274.

Lakarra, J.A., 2003, "Forma canónica, etimología y reconstrucción en el campo vasco", ASJU 37.

Lakarra, J.A., 2006a, Protovasco, munda y otros: reconstrucción interna y tipología holística diacrónica, Oihenart 21, 299-322.

Lakarra, J. A., 2006b, "Notas sobre iniciales, cambio tipológico y prehistoria del verbo vasco", in Lakarra eta Hualde (arg.), 561-621.

Lakarra, J.A., 2011c, “Sobre la teoría de la raíz monosilábica en PVA: algunos aspectos y consecuencias”. In Lakarra, Gorrochategui & Urgell (arg.), 651-700.

Lakarra, J.A., 2013c, “Aitzineuskararen berreraiketa sakonagorantz: Forma kanonikoa, kronologia, gramatikalizazioa”. In Gómez et al. (arg.),

Lakarra, J.A., 2014a, “Gogoetak euskal dialektologia diakronikoaz: Euskara Batu Zaharra berreraiki beharraz eta haren banaketaren ikerketaz”. In Epelde (arg.),

Lakarra, J.A., 2016, “Gramatikalizazioa, morfemen forma kanonikoak eta berreraiketa morfologikoaren bide berriak”. In G. Aurrekoetxea et al. (arg.),

Lakarra, J.A., 2018, "Euskararen historiaurrea" in Gorrotxategi, Igartua & Lakarra (arg.).

Martinez, M. (arg.), 2013, Basque and Proto-Basque. Peter Lang: Franckfort.

Mitxelena, K., 1963, Lenguas y protolenguas. Berrarg. (ASJU-ren Gehigarriak, 20), Donostia, 1990.

Mitxelena, K., 1964, Sobre el pasado de la lengua vasca. Berrarg. SHLV, I, 1-73.

Mitxelena, K., 1977, Fonética histórica vasca, (Anejos de ASJU, 4), Donostia. 2. arg.. [1.a 1961].

Mitxelena, K., 2011-12, Obras Completas. J.A. Lakarra & I. Ruiz Arzalluz (arg.), ASJU Geh., 15 lib.

Trask, R.L., 1996, Historical Linguistics, Arnold, Londres.

Trask, R.L., 1997, The history of Basque, Routledge, N.Y.



Irakurketa beharrezkoak

Campbell 2013: 2-6, 8. kap.; Gomez 1994; Gorrotxategi 2001, Lakarra 1985; 1997a; 2013c; 2018a, Lakarra-Manterola-Segurola 2018; Mitxelena 1957; 1958; 1964; 1971c; 1974; FHV (azentua 1.-2. ed.); 1981; Trask 1977.



Gehiago sakontzeko bibliografia

-Eskolan emango dira zehaztasunak gaika; horiek eta erreferentzien zehaztasun osoak Egelan ezarriko den EGH-Programa garatua eta Bibliografia zabala dokumentuan jasoko dira.

-Irakurketa beharrezkoak
Campbell 2013: 2-6, 8. kap.; Gomez 1994; Gorrotxategi 2001, Lakarra 1985; 1997a; 2013c; 2018a, Lakarra-Manterola-Segurola 2018; Mitxelena 1957; 1958; 1964; 1971c; 1974; FHV (azentua 1.-2. ed.); 1981; Trask 1977.

Aldizkariak

ASJU, FLV, RIEV, Euskera, Lapurdum,
Diachronica; IJAL; Language; Bulletin de la Société de Linguistique de Paris; Oceanic Linguistics; Journal of African Lang. & Linguistics; Linguistics in the Tibeto-Burma Area; Revue de Ling. Romane,

Web helbideak

ASJU eta FLV-ko orriak. Academia.edu-n hainbat artikulu eta lan lor litezke (irakaslearenak eta beste ikertzaile askorenak): Goian aipatu aldizkarietarik batzuk web-orriak dituzte, usu ale berrienak dohainik ezin lortu arren.
- Orotariko Euskal Hiztegia (Euskaltzaindia) https://www.euskaltzaindia.eus/

TaldeakToggle Navigation

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-24

15:00-17:00 (1)

20-35

17:00-19:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 103 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 103 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

46 Gelako p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-35

15:00-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 103 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-35

13:00-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 214 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)