XSLaren edukia

Euskal Morfologia25671

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25671
Murrizketak
"Euskal Sintaxia" irakasgaian matrikula egiteko, "Euskal Gramatika I" irakasgaia gaindituta izan behar da

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikastaro honen xedea bikoitza da:

1. Alde batetik, ikasleek euskararen morfologia egituraren ezagutza zabala lor dezaten bilatzen da.

2. Bestalde, morfologia teoriaren oinarrizko ezagutza har dezaten nahi da.



Euskal morfologiaren baliabide eta mekanismoen deskribapen zehatza egingo dugu, eratorpen eta inflexio morfologiak euskaraz dituzten ezaugarriak azalduz. Euskararen egitura morfologikoen azterketan zehar arazo enpiriko eta teorikoak aurkitzen ditugun heinean, morfologia teoriaren hipotesi desberdinak ikusi eta eztabaidatzeko aukera izango dugu, beti ere morfologia teoriaren oinarrizko ezagutza eraiki eta hobetzearen helburuarekin.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

G1 Euskararen gramatikari aplikatutako hizkuntzalaritzaren oinarriak eta prozesuak deskribatzea

G2 Euskararen egitura deskribatzea eta aztertzea, morfologiari eta gramatikaren beste atalekiko (sintaxia, fonologia, sintaxia, lexikoa) harremanari dagokionez.

G3 Euskararen bilakaera diakronikoaren fenomeno morfologiko zenbait deskribatzea.

G4 Euskarari buruzko hainbat informazio eta ezagutza transmititzen jakitea, entzule / irakurle adituari zein entzule / irakurle ez-espezializatuari.

G5 Espezialitateko testuak irakurtzetik abiatuta, argumentatzen jakitea.



Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak:

J.1. Gaitegiko eduki teorikoen azalpena eta arrazoiketa

J.2. Gaitegiko eduki teorikoen ariketen bidezko jardunbide praktikoa

J.3. Edukiei lotutako lan jakinen irakurketa

J.4. Gaitegiko edukiak lantzeko baliabide teknikoen erabilera

J.5. Ebaluazio probak



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Zer da morfologia?

2. Zer da hitza?

3. Morfologia eta fonologia

4. Hitz eratorpena euskaraz

5. Hitz elkarketa euskaraz

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai honetan alderdi TEORIKOA eta PRAKTIKOA landuko dira.



Ikasleen PARTE-HARTZEA ezinbestekoa da, irakurketak eginez, ariketak eginez eta eskolako eztabaidetan parte hartuz.



Ariketen helburu nagusia da taldearen ikaste prozesua bideratuta dagoela ziurtatzea, aldi berean banakako arazoak kontrolatzeko. Horretarako, ARIKETAK zuzentzean identifikatzen diren problemak zein proposamen interesgarriak eztabaidatuko ditugu, ahal denean erantzun-eredu bat osatuz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Test motatako proba (%): 55
    • Parte-hartze egokia (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

OHIKO DEIALDIAN, bi aukera egongo dira: ebaluazio JARRAITUA eta EZ JARRAITUA.



1. Ebaluazio JARRAITUAN sartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da eskolara erregulartasunez BERTARATZEA.

- Ebaluazio JARRAITUAren sistema (kalifikazio tresnak eta ehunekoak):

- Lehen kontrola: %18 (urrian)

- Bigarren kontrola: %18 (azaroan)

- Hirugarren kontrola: %19 (abenduan)

- Azken azterketa: %40 (urtarrileko deialdi ofizialean)

- Parte-hartze egokia: %5



Lauhilekoan zeharreko hiru kontrolak ezinbestean egin behar dira.



Lauhilekoan zeharreko kontroletako noten batura gutxienez % 22ra iritsi behar da, urtarrileko azken azterketa egiteko. Hala ez bada, ohiko deialdia ez-gainditutzat joko da, eta ezohiko deialdira joan beharko du ikasleak.



Horretaz gain, partzialetarako irakurgai bana izango da: horiek irakurri dituela erakutsi beharko du ikasleak irakasgaia gainditu ahal izateko. Partzial bakoitzean egingo zaizkion galderen bidez erakutsiko du atal hau bete duela.



2- Ebaluazio EZ JARRAITUAN, hauxe izango da ebaluatzeko modua:

- Azterketa finala: %100 (urtarrilean)

- Azterketa honek ere hiru zati izango ditu:



a) Garatzeko galderen atala.

b) Galdera laburrak (%40 gainditu beharko ditut ikasleak).

c) Irakurgaiei dagozkien galderak (irakurketak egin dituela erakutsi beharko du ikasleak, irakasgaia gainditu ahal izateko).



Bestelako oharrak:

- Edozein kasutan, amaierako azterketa gainditzea beharrezkoa izango da.



- Ikasturtea hasi eta bederatzi asteko tartea du ikasleak EBALUAZIO JARRAITUA egin nahi duen erabakitzeko. Ebaluazio jarraituarekin hasiz gero, eta bederatzi asteko epean ikasleak ez badu kontrakorik adierazi, ebaluazio mota horri eusten diola ulertuko da, eta ezin izango du azken unean ebaluazio ez jarraitura pasatu.



- Azken ebaluazioan (ebaluazio ez jarraituan), deialdiari UKO EGITEKO, nahikoa izango da urtarrileko azterketara ez aurkeztea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1- EZOHIKO DEIALDIAN ekaineko AZTERKETA izango da ebaluazio bakarra. Azterketa hori ohiko deialdiko ebaluazio ez jarraituko azterketaren eredu beraren araberakoa izango da, bere hiru zatiekin.



2- Beraz, ezohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azterketara ez aurkeztea.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

E-Gela plataforman ezarritako materiala: Ikasgaiko apunteak eta ariketak. Baita erreferentzi bibliografikoak. (Halaber, bertan egongo dira programa zehaztua eta ebaluazio irizpideak zehazten dituen dokumentu bat.)




BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Aronoff, Mark & Fudeman, Mark. 2011. What is Morphology? Second Edition. Fundamentals of Linguistics. Oxford: Wiley-Blackwell.



-Booij, Geert. 2012. The Grammar of Words. Third Edition. Oxford: Oxford University Press.



- Gramatika Batzordea - Euskaltzaindia. 2021. Euskararen Gramatika. Bilbo: Euskaltzaindia.



- Villasante, Luis. 1981. Palabras vascas compuestas y derivadas. Oñati: Ed. Aránzazu.



- Sareko Euskal Gramatika (SEG): http://www.ehu.eus/seg/morf/4/5









Gehiago sakontzeko bibliografia

- Azkarate, Miren & Altuna, Patxi. 2001. Euskal morfologiaren historia. Elkar: Donostia.

- Artiagoitia, Xabier. 1998. "GARRI atzizkiaren izaera bikoitzaz: zergatik den maitagarria bezain mingarria". ASJU 29.2. (1 eta 2 atalak eta ondorioak).

- Gómez, Ricardo. 1994. "Euskal aditz morfologia: VSO-tik SOV-ra". In Orpustan (arg.), La langue basque parmi les autres, 93-114. Baigorri: Izpegi.

- Laka, Itziar. 1991. "The structure of Inflection: a case study in X0 syntax". In J.I. Hualde & J. Ortiz de Urbina (arg.), Generative Studies in Basque Linguistics, 21-70. Amsterdam: J. Benjamins.

- Pérez Gaztelu, Elixabete et al. 2004. "Tipos de compuestos en las lenguas románicas y en vasco". In E. Pérez Gaztelu, I. Zabala & Ll. Gràcia (arg.), 109-160.

Aldizkariak

- Anuario del Seminario Julio de Urquijo (ASJU)
- Euskera
- Fontes Linguae Vasconum (FLV)
- Lapurdum
- Yearbook of Morphology

Web helbideak

- Euskaltzaindiaren Hiztegia: http://www.euskaltzaindia.eus/baliabideak
- Orotariko Euskal Hiztegia: http://www.euskaltzaindia.eus/oeh
- Elhuyar hiztegia: http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/hizt_el/index.asp
- Ereduzko Prosa Gaur (EPG): http://www.ehu.eus/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/
- Egungo Testuen Corpusa (ETC): http://www.ehu.eus/etc/
- Euskal Klasikoen Corpusa (EKC): http://www.ehu.eus/ehg/kc/
- Sareko Euskal Gramatika (SEG): http://www.ehu.eus/seg/
- Euskal aditza jokatzeko tresna: www.aditzak.com

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CAMINO LERCHUNDI, IGNACIO
  • JAUREGUI NAZABAL, OROITZ
  • MANTEROLA GARATE, IBON

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1.04 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 210 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 210 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)