XSLaren edukia

Lurralde Antolakuntzarako Tresnak

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgai honen testuinguruan ikasleen ikaskuntza-emaitzak zehazten dituzten gaitasunak (ANECAk onartuak) kontuan hartu behar dira:



GAITASUN OROKORRAK:



G004 - Lurraldea ezagutu, ulertu eta interpretatzea, ingurune fisikoa gizarte eta giza esparruarekin erlazionatuz.

G005 - Lekuen, eskualdeen eta kokapenen aniztasuna azaltzea, harreman espazialak eta prozesuak ulertuz. Lurralde-eskala ezberdinetako fenomenoak elkarrekin erlazionatzea.

G006 - Informazio geografikoa erabili lurraldea deskribatzeko, aztertzeko eta interpretatzeko eta lurraldea antolatzeko. Informazioa kartografikoki adieraztea, informazio estatistikoa landu eta interpretatzea. IKTen erabilera ikerketaren emaitzen azterketan eta komunikazioan.

G007 - Lurralde antolakuntzarako eta kudeaketarako ekintzak proposatzea, eta zerbitzuen eta jardueren kokapenari buruzko proposamenak egitea.

G008 - Ezagutza geografikoak azaltzea eta transmititzea, arazoak ikuspuntu anitz batetik aztertuz.





GAITASUN ESPEZIFIKOAK:



M02CM01- Bakarka zein taldean lan egiteko gaitasuna, beste diziplina batzuetako profesionalekin ikaskuntza autonomoa eta lankidetza ahalbidetzen duena.

M02CM02- Lortutako ezagutza teorikoak eta teknikoak aplikatuz, problemak formulatzeko eta ebazteko gaitasuna.

M02CM03- Lurralde Antolakuntzaren arloko lan-prozedurak, izapidetze-moduak, eskumenak eta legedia, eta araudiak ezagutzea, baita administrazio mailen hierarkizazioa ere.

M02CM04-Geografiako ezagutzak lurraldearen eta paisaiaren analisira eta diagnostikora aplikatzea.

M02CM05- Lurraldearen harrera-gaitasuna estimatzea, eta erabilerak eta jarduerak antolatzeko eta kokatzeko proposamenak egitea.

M02CM06- Lurraldeko zeharkako informazioa lotzea eta laburbiltzea.

M02CM07- Alternatibak eta proposamenak aukeratzea, proposatzea eta eraikitzea, lurraldearen indarguneak aprobetxatzeko eta ahulguneak arintzeko.



Era berean, "arazoak konpontzeko" zeharkako konpetentziaren hirugarren domeinua eskuratuko da, Geografia eta Lurralde Antolamendu graduko zeharkako konpetentzien barruan. Gaitasun hori hainbat arlotako arazoei irtenbideak proposatzean eta eraikitzean datza, ikuspegi global batetik.



Gaitasun horietatik abiatuta, ikasleek modu kritikoan eta lurralde ikuspegi batetik, lurralde-antolamenduko tresnak ezagutu, aztertu eta baloratu behar dituzte, diziplina anitzeko izaera duten lurralde antolakuntzarako planetan parte hartu ahal izateko.



Zehazki honako hauek dira lortu beharreko irakaskuntza emaitzak:

- Bakarka zein taldean lan egiten du, beste diziplina batzuetako profesionalekin ikaskuntza autonomoa eta lankidetza ahalbeditzeko.

- Oinarrizko araudiaren eta LAko tresnen oinarria ezagutzen eta kritikoki baloratzen ditu, baita haien maila hierarkikoa eta harremanak identifikatuz.

- Lurralde-informazio sektoriala erlazionatzen eta sintetizatzen du.

- Aztertutako tresnen alternatibak eta hobetzeko proposamenak garatzen ditu.

- Informazio garrantzitsua bilatzen eta hautatzen ikasi du, etengabe eguneratzeko gaitasuna erakutsiz.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

EDUKI TEORIKOAK:



LURRALDE ANTOLAMENDUAREN JATORRIA, IBILBIDEA ETA EZARTZE-PROZESUA.

Europako Lurralde Estrategia.

Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuak. Garapen Iraunkorreko Agenda 2030 berria.

Lurralde antolamenduko esperientziak Europako herrialdeetan.



LURRALDE ANTOLAMENDUA ESPAINIAN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN.

Espainiako lurralde antolamendua 1956ko Lurralde Araubide eta Hiri Antolamenduko Legetik 2007ko azken Lurzoru Legeraino.

Lurralde antolamendua autonomia erkidegoetan: legeak, jarraibideak eta lurraldea antolatzeko planak.

Lurralde Antolamenduaren erronkak autonomi erkidegoetan.

Lurralde antolamenduaz arduratzen diren administrazioak: estatuko administrazioa, eskualdeko administrazioa eta tokiko administrazioa. Gaitasun eta koordinazio arazoak.

Euskal Autonomi Erkidegoan: 4/1990 Legea.



LURRALDE ANTOLAMENDU MOTAK ETA HAIEN EZAUGARRIAK.

Erregioko LAko planak.

LAko plan partzialak.

LAko plan sektorialak.





ESKUALDE ANTOLAMENDUARI ERAGITEN DUTEN BESTE PLAN BATZUK.

Babestutako eremuen planak: Naturagune Babestuen Natura Baliabideak Antolatzeko Planak eta Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planak.

Paisaia: Paisaiaren katalogoak eta zehaztapenak.



OHIKO EDUKIAK LAko PLANETAN.

Lurralde diagnostikoa.

Planaren helburuak.

Lurralde antolamenduko neurriak.

LAren eskualdeko plan integraletako dokumentuak.

Lurralde plan integraletako eduki idealak.



EDUKI PRAKTIKOAK:

Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuen analisia. Garapen Iraunkorrerako Agenda Berria 2030  Garapen Iraunkorreko Helburuak

Europako Lurralde Estrategiaren helburuen analisia  helburuak erlazionatzea LAko plan baten ohiko edukiekin.

Europako Lurralde Estrategia. Artikuluen azterketa. LAko plan baten ohiko edukiekin erlazioa.

Lurralde Plan Partzial baten balorazio kritikoa.



MetodologiaToggle Navigation

Klase magistraletan eduki teorikoak azalduko dira, baina metodologia aktiboekin bateratuko dira, ikasleek modu autonomoagoan eta parte-hartzaileagoan lan egiteko. Irakasgaiak aurrera egin ahala, ikasgelako denbora gehiena lan praktikoetara bideratuko da.









Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAIA:



Entregatu behar diren lan praktikoek (%65) eta azterketek (%35) ebaluazio sistema jarraia osatzen dute.



Proba praktikoen multzo bati esker, ikasle bakoitzak prestakuntza-aldian zehar izan duen aurrerapena baloratu ahal izango da (azken kalifikazioaren % 65 izango da), eta horretarako ezarritako data ofizialean egindako azterketa batekin osatuko da (azken kalifikazioaren % 35eko pisua izango du). Irakasgaia gainditzeko, bost puntuko batez besteko nota lortu beharko da, eta lan praktikoen eta azterketaren arteko batez bestekoa egin ahal izateko, gutxienez lau puntu eta erdiko nota lortu beharko da bi zatietan hamarretik.



Hala ere, ikasleek AZKEN EBALUAZIOaren bidez ebaluatuak izateko eskubidea izango dute. Kasu honetan azterketa ebaluazio jarraian egindakoaren desberdina izango da, praktiken eta lanen bidez lortutako gaitasunak neurtzeko asmoz. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoaren hasieratik (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia, 8. artikulua).



*Azterketara ez aurkezteak ebaluazio-deialdiari uko egitea ekarriko du, eta ez aurkeztua bezala agertuko da.



*Lan praktikoen eta azterketaren nota (gainditutakoak) ezohiko deialdirako gordeko dira, baina ez hurrengo ikasturterako (ikusi ezohiko deialdia).











Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Europako Lurralde Estrategia
Agenda 2030
Euskal Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Gidalerroak
EAEko Plan Sektorialak
EAEko Eremu Funtzionaleko Plan Partzialak
Paisaiaren Katalogoak eta Zehaztapenak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Avila Orive, J.L. (1993) La ordenación del territorio en el País Vasco: análisis, ejercicio y delimitación competencial, IVAP, Ed. Civitas.



Benabent, M. (2006): Ordenación del Territorio en España: evolución del concepto y de su práctica en el siglo XX. Universidad de Sevilla.



Comisión Europea (1999) ETE. Estrategia Territorial Europea. Hacia un desarrollo equilibrado y sostenible del territorio de la UE, Oficina de Publicaciones Oficiales de las Comunidades Europeas.



Erquicia, J.M. (2001) Compendio de la normativa aprobada en las Comunidades Autónomas del País Vasco y Navarra con incidencia en el ejercicio de la ordenación del territorio, el urbanismo o la arquitectura (Situación a diciembre de 2000). Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro. Agrupación de Arquitectos Urbanistas.



Farinós, J., & Peiró Sánchez-Manjavacas, E. (coords.) (2020). Marco legal y procedimental de la ordenación del territorio en España. Diagnóstico y balance. Aranzadi Thomson Reuters.



Farinós, J. (dir.) (2021). Evaluación de procesos: una mirada crítica y propositiva de la situación de la política e instrumentos de ordenación del territorio en España. Aranzadi Thomson Reuters.



Farinós, J. (2021) Agenda territorial europea 2030: un marco político orientado a la acción para el objetivo de la cohesión territorial. Ciudad y Territorio Estudios Territoriales, 53(208), 583-594. https://doi.org/10.37230/CyTET.2021.208.17.2



Galiana, L., & Vinuesa, J. (coords.) (2010): Teoría y práctica para una ordenación racional del territorio. Síntesis.



Gómez Orea, D. (2013) Ordenación territorial. Mundi-Prensa.



Lasagabaster, I., Santamaría, R. J., & Lazcano, I. (1999) Régimen jurídico de la ordenación del territorio en Euskal Herria, Instituto Vasco de Administración Pública.



Rando-Burgos, E. (2019). Legislación e instrumentos de la ordenación del territorio en España. Iustel.



Rando-Burgos, E. (2020). Régimen jurídico de la gestión territorial. Tirant Lo Blanch.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Aguilo, M. et al. (1996) Guía para la elaboración de estudios del medio físico, Ministerio de Medio Ambiente.

Allende Landa. J. (2001) Medio Ambiente, Ordenación del Territorio y Sostenibilidad, Universidad del País Vasco.

Allende Landa, J. (2003) Ordenación del territorio y políticas sectoriales, Universidad del País Vasco.

Cordera, R., Nogués, S., & González-González, E. (2019). El reto de incorporar indicadores en los sistemas de evaluación y seguimiento de los Planes Regionales de Ordenación Territorial en España. Boletín de la Asociación de Geógrafos Españoles, (81). https://doi.org/10.21138/bage.2726

Erquicia, J.M. (2003) Del planeamiento urbanístico a la ordenación del territorio: La necesidad de un cambio de escala. El caso de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Departamento de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente, Gobierno Vasco.

Erquicia, J.M. (2003) Del planeamiento urbanístico a la ordenación del territorio: La necesidad de un cambio de escala. El caso de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Departamento de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente, Gobierno Vasco.

Pujadas, R.; Font, J. (1998) Ordenación y planificación territorial. Síntesis.

Aldizkariak

Environment and Planning A.
Environment and Planning B: Planning and Design.
Environment and Planning C: Government and Policy.
Boletín de la Asociación de Geógrafos Españoles
Ciudad y Territorio Estudios Territoriales
European Planning Studies
Lurralde

TaldeakToggle Navigation

01-31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:00-11:00

11:00-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.51 - LETREN FAKULTATEA
  • AULA INFORMÁTICA. 1.49 - LETREN FAKULTATEA

01-31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:30-13:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA INFORMÁTICA. 1.49 - LETREN FAKULTATEA

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:00-11:00

11:00-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.51 - LETREN FAKULTATEA
  • AULA INFORMÁTICA. 1.49 - LETREN FAKULTATEA

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:30-13:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA INFORMÁTICA. 1.49 - LETREN FAKULTATEA