XSLaren edukia

Komunikazioa Euskaraz Arlo Profesionalean

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea. Bizkaiko Atala
Titulazioa
Zuzenbideko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

HELBURU OROKORRA: Irakasgai honen helburua da ikasleak jabetzea administrazio publikoan, arlo juridikoan eta kriminologiaren jardun-eremuan beharrizan profesionalei aurre egiteko komunikazio-gaitasunez duten garrantziaz, eta oinarrizko estrategia eta baliabide batzuk garatzea, komunikazio elebidunak eremu horietan planteatzen dituen erronkei eta zailtasunei aurre egiteko gai izan daitezen, beti ere, komunikazio-ingurune digitalei arreta berezia eskainiz. ori bizitza profesionalarekin lotutako ikaskuntza-egoeren bitartez bideratuko da. Ikas-egoera horien testuinguruan, ikasleek beren ekimena, lankidetza-trebetasunak eta hizkuntzari buruzko ezagutzak hedatu ahal izango dituzte, emandako zereginak planteatzen dituen erronketako batzuk identifikatu eta horiei aurre egitearekin batera.



GAITASUN OROKORRAK: Horretarako, Zuzenbideko Graduko 4. moduluari lotutako E4M4, E5M4 eta E6M4 gaitasun orokorrak aktibatu eta garatu beharko dira:



E4M4 GAITASUN OROKORRA: Ingurune analogiko eta digitaletan ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko komunikazio-zereginetan jarduteko gaitasuna.

E5M4 GAITASUN OROKORRA: Talde-lanerako gaitasuna: talde-lana, lan kolaboratboa, lan kooperatiboa, etab.

E6M4 GAITASUN OROKORRA: Nork bere ikaskuntza-prozesua gidatzeko gaitasuna: denboraren kudeaketa, zereginen plangintza, erabakiak hartzeko gaitasuna, etab.



GAITASUN ESPEZIFIKOAK: Modu bereziagoan, irakasgaiak berariazko gaitasun hauetan jartzen du arreta:





CE01 GAITASUNA: Komunikazio profesionaleko testuinguruetan kontuan hartu beharreko askotariko parametroak kontzienteki maneiatzeko gaitasuna (komunikazio-egoera, aplikatu beharreko legeria eta protokoloak, intentzionalitatea eta helburua, solaskideen edo hartzaileen profila, kanala eta komunikabidea, inplikatutako hizkuntzak, hitzik gabeko osagaiak, etab.)

CE02 GAITASUNA: Ahozko, idatzizko eta multimedia komunikazioko estrategia egokiak hautatzeko eta eraginkortasunez aplikatzeko gaitasuna, bai modalitate analogikoan, bai multimedia-kanalen bidez eta/edo modalitate digitalean.

CE03 GAITASUNA: Komunikatzeko estiloa eta jarrera egokitzeko gaitasuna, beti ere, komunikazio-testuinguru elebidun edo eleaniztunetan komunikazio profesionalak dituen erronkak aintzat hartuz eta, behar denean, hizkuntza-bitartekotzako trebetasunak, teknologien erabilera, interpreteen edo itzultzaile profesionalen laguntza baliatuz.





IKASKUNTZAREN EMAITZAK: Horrekin guztiarekin, prestakuntza-aldia amaitzean, ikasleak/ek:



1) Bere lanbide-eremuko zereginak eraginkortasunez betetzeko komunikazioak duen garrantziaren jabe izango dira.

2) Herritarrek dituzten oinarrizko eskubideak ezagutuko dituzte, mezuen irisgarritasunari, ulergarritasunari eta argitasunari, profilen eta beharren aniztasunari arreta emateari eta abarri dagokienez.

3) Dokumentuak egiteko, elkarrizketetan parte hartzeko, lan-bileretan, lanbide-ekitaldietan eta abarretan komunikazio profesionaleko irizpide orokorrak ezagutu eta aplikatzeko gai izango dira.

3) Idatzizko, ahozko eta/edo multimedia mezu errazak sortzeko gai izango dira, hartzaileen profilak kontuan hartuz (iritzi publikoa, herritarrak oro har, partikularrak, erakundeak, lankideak, etab.).

5) Mezuak egiteko eta entzuleekin konektatzeko lagungarri izan daitezkeen komunikazio-teknologiak gutxieneko trebetasunez erabiltzeko gai izango dira, beti ere, irizpide etikoak aintzat hartuz.



GIZARTE ERANTZUKIZUNAREN ARLOKO PRINTZIPIOAK: Irakasgai hau hertsiki lotuta dago Justizia Sozialaren arloko zenbait printzipiorekin eta gure unibertsitateak konprometituta dituen Garapen Jasangarriaren helburuekin. Honako hauek azpimarra litezke:



1. PRINTZIPIOA: Herritartasun demokratiko eleaniztun eta kulturaniztuna garatzeko helburuarekiko konpromisoa, ikasleak herritarren hizkuntza-eskubideei eta informazio administratibo eta juridikoa ulertzeko eskubideari lotutako alderdi juridiko eta praktikoetan prestatuz adierazten dena.

2. PRINTZIPIOA: Gizarte inklusiboak sustatzeko eta erakunde eraginkorrak eraikitzeko konpromisoa, hizkuntzaren erabilera arduratsuen alde eginez adierazten dena: hizkuntza erraza, hizkuntza argia, irakurketa erraza, hizkuntza inklusiboa, etab.

3. PRINTZIPIOA: Pertsonen arteko desberdintasunak murrizteko eta diskriminazioaren aurka borrokatzeko konpromisoa, ikasleak ikaskuntza-egoeretan inplikatuz bideratzen dena. Egoera horietan, berdinen arteko bitartekotza- eta interakzio-ekintzak behar dira, entzute aktiboko trebetasunak, erantzunkidetasun-jarrera, desberdintasunarekiko errespetua eta tolerantzia bezalako balioak eta abar zabaltzera behartzen dutenak.







.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

GAI-ZERRENDA. Adierazitako helburuak lortu, zehaztutako gaitasunak garatzeko eta espero diren ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, honako edukiak hartuko dira langai, hiru modulu teoriko-praktikotan antolatuta.



1. MODULUA. Komunikazio-gaitasunak eta lanbide-jarduna: profilak, eskakizunak eta erronkak.



1.1. Komunikazio profesionaleko ereduak: Ulertzeko Eskubidea, onura erkidea eta guztion ongizatea eta inklusioa aldarrikatzen duen komunikazio-printzipio gisa.

1.2. Lanbide-komunikazioa testuinguru elebidun eta eleaniztunetan: arauak, protokoloak, estandarizazio-irizpideak, baliabideak eta bitartekoak, erronkak eta zailtasunak, etab.

1.3. Hizkuntza-bitartekaritza eta gizarte-justizia komunikazio eleaniztunean: itzulpengintzak, interpretazioak eta bitartekotzak lanbide-jardunean duten zeregina.



LABURPENA: Modulu honetan, gure alorreko profesionalen komunikazio-jardueran eragiten dioten hainbat alderdi etiko eta sozial jorratzen dira. Kontua da ikasleak, kasu praktikoen eta benetako egoeren bidez, jabetzea nola eragiten dieten komunikazio-ereduek funtsezko balioei, hala nola segurtasun juridikoari eta tratu-berdintasunari, eta, are gehiago, bilatzen da ikasleak ohartzea nola komunikazioa izan daitekeen baliabide kritiko gatazka- eta gaizki-ulertuen kasu eta -egoera askoren konponketan.





2. MODULUA. Komunikazio profesionalaren arloko jarduerak eta estrategiak



2.1. Komunikazio profesionaleko eremuak.

2.1.a. Herritarrekiko, bezeroekiko eta beste arlo batzuetako profesionalekiko komunikazioa

2.1.b. Erakundeekiko, gizarte-eragileekiko eta enpresekiko komunikazioa

2.1.c. Orientazio sozialeko komunikazioa: aholkularitza, sentiberatasun- eta zabalkunde-jarduerak, negoziazioa, bitartekotza, eta abar.

2.2. Komunikazio profesionalaren modalitateak

2.2.a. Pertsonarteko komunikazioa

2.2.b. Komunikazio publikoa

2.2.c. Komunikazio administratibo eta juridikoa

2.3. Komunikazio profesionalerako estrategiak:

2.3.a. Komunikazio idatzia: testu-generoak eta estrategia diskurtsiboak, eta abar.

2.3.b. Ahozko komunikazioa: ekoizpena, adierazpena eta elkarreragina.

2.3.c. Multimedia komunikazioa eta komunikazio digitala: ikus-entzunezkoak, webguneak, gizarte-sareak, eta abar.



LABURPENA: Modulu honetan idatzizko, ahozko eta multimedia mezuak sortzeko beharrezkoak diren gidalerroak aurkeztu eta landuko dira, lineako komunikazio digitalera bideratuta; izan ere, ingurune horretara bideratzen ari dira gaur egun komunikazio-harreman nagusiak arlo profesionalean.



3. Modulua. Komunikazio profesionalerako hizkuntza-irizpideak



3.1. Komunikazio argi eta inklusiboaren gakoak: irizpideak eta baliabideak.

3.2. Mezu argi eta eraginkorrak eratzeko irizpideak: praktika onen ereduak.

3.3. Terminologiaren kudeaketa: terminologia komunikazio-prozesuetan modu egokian erabiltzeko irizpideak.



LABURPENA: Modulu honetan, testu edo komunikazio profesionaletan eskuarki kontuan hartu behar diren hizkuntza-irizpideak berrikusiko dira. Arreta berezia eskainiko zaie "Komunikazio argia", "Herritarren komunikazioa" eta "Komunikazio inklusiboa" izenez ezagutzen ereduek aldarrikatutako irizpideei.

PRAKTIKAK: Hori guztia jarduera praktikoen bitartez bideratuko da:



1. Administrazioaren jarduerarekin, kriminologiarekin edo lanbide juridikoen jardunarekin zerikusia duten gaiei buruzko dokumentuak eta materialak (idatzizkoak edo ikus-entzunezkoak) irakurri eta/edo entzutea, eta horietatik abiatuta komunikazio-egoera jakin batzuei behar bezala erantzuten dieten bestelako dokumentu edo materialak egitea (idatzizkoak zein ahozkoak).

2. Zuzenbidearen, kriminologiaren eta lanbide juridikoen edo administrazio publikoaren berezko jardueraren eremuari dagozkion dokumentu eta material elebidunak aztertzea, eta garrantzitsutzat jo daitezkeen komunikazio-estrategien adibideak identifikatzea.

3. Audientzia-profil jakin baterako dokumentuak eta mezuak garatzea, idazki profesionalak egiteko gomendatutako irizpideei jarraituz.

4. Lanbide-eremuko ahozko komunikazio- eta interakzio-simulazioak egitea, egoera horietarako gomendatutako irizpideei jarraituz.

5. Norberaren eta besteen komunikazio-moduak ikuspegi kritiko baliatuz berrikustea, justiziaren, berdintasunaren, errespetuaren eta enpatiaren balioak kontuan hartuz.



MetodologiaToggle Navigation

IRAKASGAIAREN ANTOLAMENDUA



Irakasgaia Zuzenbideko eta Kriminologiako Graduak EUSKARAZ zein GAZTELANIAZ egiten duten ikasleei zuzenduta dago, eta IVAPeko (administrazio publikoa) hizkuntza-eskakizunak prestatzera bideratuta dago.



Irakasgaia modalitate erdipresentzialean eskaintzen da. Astean saio bakarra egiten da ikasgela presentzialean (ostiraletan, 12: 30etik 14: 30era bitartean). Horrez, gain, jarduera praktiko batzuk egiten dira modu autonomoan, baina tutoretzapean astean zehar, ikaslearentzat egoki den unean.



Irakasgaiaren garapena EGELAren bidez bideratzen da. Horretarako, ikasgela birtuala hainbat ataletan edo erlaitzetan egituratzen da, eta horiek pixkanaka aktibatzen dira, irakasgaiak aurrera egin ahala.



Ikasgaian bi irakaskuntza-metodologia bateratzen dira: MINTEGIAren formatua eta TAILERRAren metodologiak. Mintegietan, ikasleek ikasgaiaren eduki teorikoen garapenean parte hartuko dute modu aktiboan, eta tailerraren testuinguruan alderdi praktikoa garatuko dute modu autonomo gidatuan.





AURREZ AURREKO SAIOEN METODOLOGIA



Aurrez aurreko saioak MINTEGI metodologiaren bidez garatuko dira. Astero mintegi monografiko bat egingo da gai-zerrenda osatzen duten gai edo erronketako bat aurkeztu eta eztabaidatzeko. Saioak bost fasetan egituratuko dira:



1. AKTIBAZIO JARDUERA: Saioa hasteko, gaia testuinguruan kokatzeko jarduera labur bat egingo da.

2. ARAZOAREN/GAIAREN KOKAPENA: Ondoren, kontzeptu eta ideia garrantzitsuenak aurkeztuko dira. Saio horretan, ikasleek hainbat mikroataza elkarreragileak egin beharko dituzte arbel digitaletan.

3. ANALISIA ETA PROPOSAMENAK: Hirugarren zatian, ikasleek, hausnarketa dialogikoaren bidez, arazora hurbiltzeko balioko duten taldeko jarduera txikiak egin beharko dituzte.

4. BATERATZEA: Saioa amaitu aurretik, bildutako galderak, sortutako zalantzak, agertu diren proposamenak edo atera diren ondorioak berrikusiko dira.

5. IXTEKO JARDUERA: Amaitzeko, banakako jarduera labur bat egingo da.



Aurrez aurreko saioetan, ordenagailu pertsonala, tableta edo telefono mugikorra erabiltzea gomendatzen da. Horrek erraztu egiten du EGELAren inguruneetan edo arbel digitaletan ekarpenak egitea.



SAIO BIRTUALEN METODOLOGIA



Irakasgaiaren zati birtuala TAILER edo LANTEGI modalitatean garatzen da. Hauxe da irakasgai honetan garatuko dugun tailerraren izena: “HIZLAN-Hizkuntzaren erabilera profesionalaren lantegia”.



Ikasleek, talde txikitan taldekatuta (idealki hiru parte-hartzaile), benetako erronka profesionalekin lotutako ikaskuntza-egoerekin lotutako hiru mikroproiektu garatuko dituzte (modulu bakoitzeko mikroproiektu bat).



Proiektu bakoitza arbel digital batean zabalduko da. Bertan, ikasleek proiektua egiteko behar duten material guztia aurkituko dute: aurkezpen-bideoa, jardueraren deskribapena, jarraibideak, lorpen-irizpideak, etab.



Ingurune horretan, planteatzen zaien zeregina garatuko dute, eta testuinguru profesional jakin batekin lotuko dute, lankidetza-estrategiak erabiliz. Prozesuan zehar, ikasleek hainbat rol eta erantzukizun hartu beharko dituzte, txandaka.



Lantegiko jarduerek astean 2 orduko batez besteko dedikazioa beharko dute (ikasgelako saio baten baliokidea). Ikasleek erabakiko dute asteko zein unetan den komenigarriena haien ekarpena egitea, betiere irakasgaiaren egutegian ezarritako epemugak kontuan hartuta.



Jarduera horien emaitza ikasleek lortutako ikaskuntza praktikoen 10 ebidentzien PORTOFOLIO bat izango da.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgai honen ebaluazioa ebaluazio jarraituaren sistemaren bidez egingo da.



EBIDENTZIAK. Ebaluazioa lau ebidentzia motaren arabera egingo da:



- Aurrez aurreko mintegietan garatutako irakurketak, informazio-bilaketak eta eztabaidak: % 15

- Modulu bakoitzean lortutako ondorioen eta ikaskuntzen txostena: % 15

- Lantegi birtualean garatutako ikaskuntzaren emaitzen portfolioa: % 50

- Amaierako ebaluazio-jarduerak: % 20



EBALUAZIO-IRIZPIDEAK. Zeregin zehatzak ebaluatzeko erabiliko diren ebaluazio-tresnek honako irizpide hauek hartuko dituzte erreferentzia gisa:



- Zereginak ebazteko eta lankidetzan aritzeko prestasuna (% 10)

- IKTen eta Interneten dauden kontsulta-baliabideen erabilera estrategikoa eta eraginkorra (% 10)

- Planteatutako zereginei emandako erantzunen kalitatea: iturriak hautatu, aztertu eta informazio esangarria identifikatzeko gaitasuna, kalitate zientifikoa, originaltasuna, sormena, etab. (% 20)

- Testuen eta dokumentuen aurkezpenaren kalitate orokorra: diseinua, egitura, ikusizko elementuak, alderdi ortotipografikoak, etab. (% 20)

- Hizkuntzaren erabilera: zehaztasuna, egokitasuna eta zuzentasun linguistikoa (% 40)



ORIENTABIDEAK:



- Aurrez aurreko mintegiei dagokien kalifikazioa lortzeko (gelako jarduerak + ondorioen txostena), ezinbestekoa izango da gutxienez modulu bakoitzean programatutako jardueren % 80an parte hartzea.

- Lantegi birtualari dagokion kalifikazioa eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa izango da lehenengo bi tailerretan (1. eta 2. moduluei dagozkienak) aktiboki parte hartzea.



- Ikasleek azken ebaluazio-sistemaren bidez ebaluatzeko eskubidea izango dute, etengabeko ebaluazio-sisteman parte hartu duten edo ez kontuan hartu gabe. Horretarako, ikasleek ebaluazio jarraituari uko egiteko idazkia aurkeztu beharko diete irakasgaiaren ardura duten irakasleei. Horretarako, 9 asteko epea izango dute.



- Ikasleei gogorarazten zaie zintzotasun akademikoko protokolo bat dagoela, eta zorrotz aplikatuko dela iruzurrezko praktiken kasuan: https://www.ehu.eus/documents/2100129/0/6.-+a%29++Protocolo+plagio+-+EUSK.pdf



Azken ebaluazioak osagai hauek izango ditu:

1)Banakako lan bat entregatzea, ikaslearen gidan deskribatuta egongo dena: %25 2)Azterketa-proba: %75. Hiru atal izango ditu proba honek: 2.a) Eduki teorikoen jakite-maila neurtzeko ariketa (%15 ) 2.b) Testu profesional bat idaztea (%30) 2.c) Hizkuntza-ariketak (test modukoak, zuzenketak, itzulpen laburrak, eta abar) (%30)

-Irakasgaia gainditzeko, atal guztiak gainditu beharko ditu ikasleak

Irakasgaia bertan behera uztea (ez aurkeztua): Deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Azken ebaluazioa eskatzen duten ikasleen kasuan, berriz, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak kasuan kasuko deialdiari uko egitea ekarriko du automatikoki, baita «aurkezteke» kalifikazioa jasotzea ere. Edonola ere, modulu amaierako probetara agertu ezean, "ez aurkeztua" izango da amaierako kalifikazioa.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Nahitaez erabili beharreko materialak gela birtualaren bidez jarriko dira ikasleen eskuetan

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Acebo, S. (koord.) (2018). Dilo bien y dilo claro. Manual de comunicación profesional. Madril: Larrousse.

Amatria, X. et al. (2009). Komunikazio Elektronikoa. IVAPen gomendioak web-orriak idazteko. Gasteiz: IVAP.

Aragüés, M. A. (2014). Los lenguajes del foro. Lo que un abogado debe saber: hablar, escribir y estar. Valentzia: Tirant Lo Blanch.

Arakama, J. M. et al. (2005) IVAPeko Estilo Liburua. Herri Arduralaritzako Euskal Erakundea. Instituto Vasco de Administración Pública

Beni, E. (2006). La comunicación jurídica. Valentzia: Tiran Lo Blanch.

Eusko Jaurlaritza (2011). Eusko Jaurlaritzaren gizarte-sareetako erabileren eta estiloaren gida. Eusko Jaurlaritza: Gasteiz.

Fernández, J. (2018). Euskararen Erabilera Inklusiboa. Leioa: UPV/EHUren argitalpen-zerbitzua.

Garzia, J. (2008). Jendaurrean Hizlari. Ahozko Komunikazio Gaitasuna Lantzeko Eskuliburua. Donostia: Alberdania.

Marañon, M. 2013). Jendaurrean hitz egitea. Traketsetik abilera. Madril: Oberon.

Muñoz, S. (2017). Libro de estilo para la Justicia. Madril: Espasa.

Regúlez, E. eta Pastor, B. (2017). Letrado, tiene la palabra. Pautas para la redacción de escritos y exposiciones orales. Madril: Editorial La Ley.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Alder, M. eta Perry, D. (2017). Clarity for Lawyers. London: The Law Society.
Álvarez, G. (2012). El arte de presentar. Bartzelona: Gestión 2000.
Álvarez, J. R. (2017). El atestado policial completo. Madril: Tecnos.
Antich, M. J. (2017). Periodismo jurídico. Concepto, características y desarrollo. Madril: La Fragua.
Bernardo, J. M., Martínez, E. eta Montiel, G. (2009). Retos de la comunicación ante la violencia de género. Marco jurídico, discurso mediático y compromiso social. Valentzia: Tirant Lo Blanch.
Briz, A. (2018). Manual de Estilo para Abogados. Valentzia: Tirant Lo Blanch.
Cazorla, L. M. (2013). El lenguaje jurídico actual. Zizur Txiki: Thomson Reuters/Aranzadi.
Climent, C., Garrido, V. eta Guradiola, J. 2012). El informe criminológico forense. Teoría y práctica. Valentzia: Tirant Lo Blanch.
Espinosa, J. J. (2012). Cómo redactar un informe pericial. Madril: Lulú.
Garner, B. A. (2013). Legal Writing in Plain English. Chicago: University of Chicago Press.
Garrido, V. (zuz.) (2018). La criminología forense y el informe criminológico. Valentzia: Tirant Lo Blanch.
Garzia, J. (2014). Esaldiaren antolaera. Funtzio informatiboak gako. Leioa: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua.
Garzia, J. (2017). Esaldiak Josten. Leioa: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua.
Godoy, M. (2015). Redacción para abogados. Florida (Argentina): Valleta Ediciones.
Jiménez, R. eta Mantecón, J. (2012). Escribir bien es de justicia. Técnicas de expresión escrita para juristas. Zizur Txiki: Thomson Reuters/Aranzadi.
Llamas, C., Martínez, C. eta Tabernero, C. (2012). La comunicación académica y profesional. Usos, técnicas y estilo. Zizur Txiki: Thomson Reuters/Aranzadi.
Martín, S. (2017). Noticias, las justas. Madril: Wolters Kluwer.
Sandin, J. C. eta Izquierdo, P. (2008). Guía práctica para los profesionales de los medios de comunicación: el tratamiento mediático de la inmigración. Madril: Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales.

Aldizkariak

ELERIA. (Eusko Ikaskuntza)
Administrazioan Euskaraz (IVAP)
Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Aldizkaria (ZEA)
Zuzenbidea Ikasten aldizkaria
Kriminologia Ikasten aldizkaria

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

16:30-18:30

16:30-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.5 - .
  • AULA 2.5 - .

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

16:30-18:30

16:30-18:30

7-10

14:30-16:30

16:30-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.5 - .
  • AULA 2.5 - .
  • AULA 2.5 - .
  • AULA 2.5 - .

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-15

13:30-15:30

16:30-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.5 - .
  • AULA 2.5 - .