PROCEDIMIENTO ESTANCIAS SALIENTES

Kanpoko egonaldiak

Egonaldi laburrak

Egonaldi horiek doktorego kudeaketaren arautegiak arautzen ditu (doktoregoko ikasleen mugikortasuna, VIII. kapitulua). Arautegi hori mugikortasunari soilik aplikatzen zaio, doktorego matrikula ez den beste erakunde batean doktorego aurreko ikerketa egonaldi bat garatzeari, tesiaren garapenaren faseren bat osatze aldera. Kanpo geratzen dira 'nazioarteko mugikortasun programa' baten esparruan egindako mugikortasunak, eta beren arautegi propioaren arabera arautuko dira.

Kanpoko egonaldietarako prozedura

  1. Doktoregaiak III. Eranskina bete eta sinatzen du.
  2. Zuzendariak III. eranskina sinatzen du.
  3. Zuzendariak III. eranskina aurkezten dio doktorego programaren koordinatzaileari, kanpoko egonaldia onar dezaten eskatzeko.
  4. Doktorego Programak egonaldia onartzen duenean, horren koordinatzaileak elektronikoki sinatzen du III. eranskina (aldez aurretik doktoregaiak eta zuzendariak sinatuta), eta tesi zuzendariari bidaliko dio.
  5. Zuzendariak doktoregaiari jakinaraziko dio eskaera onartu egin dela.
  6. Doktoregaiak III. eranskina bidaliko du sinaturik Doktorego Eskolako (DOKE) administrazio idazkaritzara, honako agiri hauekin sinatuta:
    • Bidaiako laguntza asegurua, egonaldi osoa hartuko duena, gaixotasunagatiko eta/edo istripuagatiko, osasun lekualdatzeagatiko eta jatorrizko herrialdera aberriratzeagatiko mediku arreta barne, gaixotasunaren, istripuaren edo heriotzaren kasuan (Informazio gehiago).
    • Europako Osasun Txartela (Europar Batasuneko norakoetarako).
  7. DOK-ek ontzat eman beharko du egonaldia, arduradunak III. eranskina sinatuta, eta interesdunei itzuliko die (doktoregaiari, zuzendariei eta doktorego programaren koordinatzaileari).
  8. DOKek egonaldia erregistratuko du.

Gogoan izan egonaldia amaitzean doktoregaiak harrera erakundean egindako egonaldiari buruzko jardueren memoria osatu beharko duela, eta dagokion ikasturteko jardueren dokumentuan sartuko dela. Gainera, egonaldi ziurtagiria eskatu beharko dio xede erakundeari, etorkizuneko izapideetan baliatu ahal izateko.