berrikuntza

Irakaskuntza berrikuntza

IKD eredua

Irudia

Politika eta Administrazio Zientzia Saila irakaskuntzaren berrikuntza bermatzeko ahalegin handia ari da egiten. Hori horrela, irakasle asko irakaskuntza kooperatibo aktiboko programak ezartzen, beren irakaskuntza jarduera ebalua dadila uzten eta Hezkuntzaren Berrikuntzarako Proiektuetan parte hartzen ari dira.
Nola garatu behar dira irakaskuntza eta ikaskuntza XXI. mendeko Euskal Unibertsitatean? Hain zuzen ere, IKD ereduak (Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa) galdera esanguratsu horri erantzutea du helburu. Eredu hori bertakoa, kooperatiboa, eleaniztuna eta barneratzailea da, eta bere helburu nagusia ikasleak beren ikaskuntzaren jabe izan daitezela eta prestakuntza integrala, malgua eta gizartearen beharretara egokitua jaso dezatela da. IKD eredua aho batez onartu zuten 2010eko apirilean UPV/EHUren Gobernu Batzarrean, UPV/EHUko titulazio ofizialen curriculum garapenerako oinarrien artean, eta 2012-2017 Plan Estrategikoan modu eraginkorrean garatu zen.

Irakaskuntza kooperatibo aktiboa: Eragin

Irudia

IKD ereduak ikaslea bere irakaskuntzaren eragile aktibo bihur dadila eskatzen du, eta, aldi berean, ikaskuntza horren esanahiaren eta ildo horretan gauzatu behar dituzten ekintzen testuingurua aztertzeko aukera eman behar die.
Ikuspegi honetatik, Eragin metodologiak ikaskuntza prozesuaren muina eta hori zuzentzen duena ikaslea bera izan dadila du helburu, irakasleekin eta gainerako ikasleekin etengabe elkarrekintzan arituz. Era berean, ikaslearen aldez aurreko ezagutzak eta esperientzia pertsonala kontuan hartzen ditu. Metodologia honetan, arazo edo kasu bat ikasketa prozesuaren abiapuntua da, eta horretarako, arreta galderei eskaintzen zaie, erantzunei beharrean. Metodologia honetako ikaskuntza prozesu gehienak ikasle taldeetan gauzatzen dira.
Zehazki, Saileko 5 irakaslek aplikatzen dute metodologia hau, irakasgai hauetan: Analisi Politikoaren Oinarriak; Politika Publikoak; Antolakuntza, Kudeaketa eta Erabaki Publikoa; eta Komunikazio Politikoa.

Irakaskuntzaren ebaluazioa: Docentiaz

DOCENTIAZ programaren asmoa irakaskuntza jardueraren ebaluazioaren oinarriak finkatzea da, irakasleen garapen profesionalera begira. Informazio fidagarri eta egiaztatua bermatzen duen irakaslanaren ebaluazio prozedura bat eskaintzen du, karrera akademikoaren garapena eta titulazioen egiaztapena errazten duena. DOCENTIAZ programaren emaitzek irakasleen jardunbide egokiak antzemateko balio dute eta UPV/EHUk diseinatutako irakasleen prestakuntza eta berrikuntza programei lotuta egongo dira.
Orain arte, Saileko irakasleen erdia baino gehiagok hartu dute parte borondatezko Docentiaz ebaluazio programan, eta emaitzak oso onak izan dira.

Berrikuntza pedagogikoa: Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuak

Irudia

Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuak UPV/EHUren hezkuntza berrikuntzari egindako ekarpenak dira, prozesu lehiakor baten bidez aukeratutako esku-hartze proposamen berritzaile batean oinarritzen direnak. 2013-2015 edizioan, Politika eta Administrazio Zientzia Saila da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean halako proiektu bat aitortuta duen bakarra.
Hezkuntza berrikuntza gisa ulertzen da ikasleen irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak hobetzea eta erraztea helburu duen ideia bat martxan jartzea, IKD ikuspegitik, baita aipatutako ekintza prozesuari buruzko ezagutza sistematikoa eta hausnartua sortzea ere.
Zehazki, gure saileko 10 irakasle graduko ibilbidean zehar diagnostiko teknika bat ezartzeko aukera probatzen ari dira; hain zuzen ere, fluxu diagrama. Teknika horren helburua arazo sozial jakin batean eragin handiena duten aldagai negatiboak detektatzea da.

Bestalde, gure saileko 5 irakasle eta EHU beste 5 ikasle unibertsitateko eztabaidaren metodología nola txertatu gure irakaskuntzan aztertzen daude beste Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektu batean