Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

ZIENTZIA POLITIKA ETA ADMINISTRAZIO SAILA

Aurkezpena

Politika eta Administrazio Zientzia saila 1994an sortu zen Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Urte gutxi eta giza baliabide mugatuak izan arren, sailak jarduera, proiektu eta ekimen ugari egin ditu azken urteotan eta horiei esker politologiari buruzko jarduera guztiz errotu da geure unibertsitatean. Politika Zientziak eta Administrazioa lizentzia abiaraztea izan da sailaren proiektu nagusia. Halaber, garrantzi nabarmena du Gobernua eta Analisi Politiko Konparatuak doktorego-programak eta gaur egun martxan dagoen  Partaidetza eta Komunitate Garapena masterra.

Unibertsitate-titulua erabat errotzeaz gainera, Politika eta Administrazio Zientzia sailak ekintza asko egin ditu, web-orri honetan ikus daitekeen bezalaxe. Horren harira, aipagarriak dira, besteak beste, Oinarrizko Zientzia Ikerketen testuinguruan eginiko Ikerketa Proiektuak, administrazio publikoekin eta enpresekin Ikerketa Aplikatuak egiteko sinaturiko Kanpoko Kontratuak eta Unescok kodeturiko gaiei buruzko ikerketa-ildoak (hala nola Politika eta Hauteskunde Jokabidea, Gizarte Mugimenduak, Sozializazio Politikoa, Politika Publikoak eta Administrazioaren Zientziak, Teoria Politiko Garaikidea eta Genero Alderdiak). Azken urteotan, ildo bakoitzari buruzko argitalpenak maiztasun handiz agin dira. Era berean, dagoeneko defendatu diren doktore-tesiak edo gaur egun egiten ari direnak aipatu behar ditugu; ikastaroak, mintegiak eta biltzarrak ahaztu gabe. Ibilbide horri esker, EHUren Gizarte Zientzien arloan zientzia-errendimendu handienetarikoa du gure sailak eta Eusko Jaurlaritzak finantzaturiko eta aitortutako Errendimendu Handiko Taldea lortzen lehena izan da.

Azken urteetan eginiko ekimenen artean, Euskobarometroa Taldearen sorrera aipatu behar da, nahitaez. Taldeak aldian behin egiten du izaera politiko duen barometroa Euskadiko Autonomia Erkidegoan; bere datuak eta egitasmoak web-orri honetan kontsultatu daitezke. Bestalde,  "Partehartuz" taldea finkatuta dago gure sailean eta herritarren parte-hartze politikoari buruzko ikerketak egiten ditu, orri honetan bertan bere lanaren berri izango duzue. Amaitzeko, generoari buruzko ikerketak egiten dituen taldea lanean ari da.

Gure sailak, Granadako eta Santiagoko unibertsitateekin eta Bartzelonako Gizarte eta Politika Zientzien Institutuarekin (ICPS) lankidetzan, ekimen berria abiarazi du Erkidegoetako Politika Behatokiaren bidez (0PA), eskualdeetako iritzi publikoak aldi berean erkatzeko. Horrez gain, ECPRko kidea da ( European Consortium Political Research ).

Saila osatzen dugunok politikaz eta euskal politikaz interesa duzuen pertsona guztiei gonbidatzen zaituzteg, web-orri hau bisitatzera. Bertan, hemen egiten ditugun ikerketak eta irakaskuntza-jarduera guztiak ezagutzeko aukera izango duzue.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es