EVENTOS_CIENTIFICOS

Gertaera zientifikoak

IFERA

IFERA, the International Family Enterprise Research Academy, familia-enpresaren ikerketan aurreratzeak lortzea da bere helburua, lankidetza eta ikasketa teoriko eta praktikoak sustatuz, mundu mailan garatzen dien praktika hoberenak oinarri bezala hartuz. Bere ikuspegia nazioarteko sare baten indar eragilea Bere ikuspegia familia-enpresaren ikasketa arloa, diziplina anitzeko esparru bezala ulertuta, negozioen ikerketan abangoardiako eremu bilakatzen lagunduko duen nazioarteko sarea izatea da.

http://www.ifera.org/index.php

AEDEM

Enpresaren Zuzendaritza eta Ekonomiako Europar Akademia (AEDEM), Enpresaren Zuzendaritza eta Kudeaketako diziplina guztietako irakaskuntza eta ikerketa hartu-eman foroa da. Bere jarduera arloa globala da eta batez Europa eta Amerikara hedatzen da. Urtero bi biltzar antolatzen ditu, bertan Familia-enpresak atal iraunkor bat duelarik.

http://www.aedem-virtual.com

ACEDE

Enpresaren Zuzendaritza eta Ekonomiako Ikerkuntza Elkartea (ACEDE) Enpresaren Zuzendaritza eta Ekonomiaren garapena sustatzeko sortzen da, International Federation of Scholarly Associations of Management-eko (IFSAM) ordezkari espainiarra izanik. ACEDEko Familia-enpresaren atalak Enpresaren Ekonomia arloan familia-enpresari buruzko irakaskuntza eta ikerketa sustatzea du helburu.

http://www.acede.org

EIASM

Kudeaketako Ikasketa Aurreratuen Institutua, European Institute for Advanced Studies in Management (EIASM), kudeaketaren irakaskuntza eta ikerketarako nazioarteko sare bat da. Institutu akademikoa denez, EIASMek garrantzi handia du informazioaren elkartrukea errazteko orduan, Europa osoan workshop, bilera eta hitzaldia ezberdinak koordinatuz, hauen barnean Familia-enpresari buruzko mintegiak barneratuz.

http://www.eiasm.org