Eduki publikatzailea

"Biblioteka ikusezina"

Lehenengo argitaratze data: 2014/06/03

Arabako Campuseko Biblioteka mapa zaharren faksimileak erakusten ari da ekaina amaieraren arte.

Ez aspalditik hona, Arabako Campuseko Bibliotekak bere funts berezien hainbat erakusketa egin ditu unibertsitateko kideei eta herritarrei, oro har, ezagutarazteko.
Oraingo honetan, Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako Miguel Calvo eta María Luisa Palanques irakasleek Arabako historia mapen bitartez egindako erakusketa Unibertsitate Pabilioian dagoela, interes handiko mapa zaharren faksimileak ezagutzera ematen ari da, duten edertasun eta originaltasunagatik eta interes historikoagatik.
Gonbidatuta zaudete erakusketa ikustera hurbildu nahi duzuenok gure "Biblioteka Ikusezina"ren zati txiki honetaz gozatzera.

Erakusketaren Katalogoa