gestores_bibliograficos

Erreferentzia bibliografikoak aipatu eta kudeatu

Zergatik aipatu?

Lan akademiko edo zientifiko bat egiteko beharrezkoa da aztergaiarekin zerikusia duten informazio-iturriak kontsultatzea.

Kontsultatutako informazio guzti hori hainbat arrazoirengatik zure lanean bertan jaso behar da:

  • Etikagatik, gainerako egileek egindako lana aitortzeko
  • Plagioa saihesteko  
  • Lan akademikoari zorroztasun zientifikoa emateko
  • Irakurleari kontsultatutako informazioa aurkitzen laguntzeko

Nola egin aipamenak?

Erreferentzia dokumentua identifikatzen duen datu-multzoa da, eta, beraz, dokumentuaren bilaketa errazten duen datu-sorta.

Aipamena erreferentziaren forma laburtua da, eta testuan txertatzen da iturria identifikatzeko asmoz.

Azkenik, kontsultatu eta aipatu diren dokumentuen erreferentzien zerrenda bibliografia deitzen da, eta lan akademiko edo zientifikoaren amaieran kokatzen da.

Zientzia-elkarteek edo profesionalek diziplina bakoitzari egokitutako erreferentzia, aipuak  eta bibliografia-estiloak ezartzen dituzte.

Estilo bakoitzak definituko du zer informazio sartu behar duzun dokumentu mota bakoitza aipatzean, bai eta ordena ere; nahiz eta elementuak funtsean beti antzekoak diren: egilea/k, izenburua, data, iturria, identifikazio-datu zehatzak.

Gehien erabiltzen diren estiloak hauek dira:

APA: American Psychological Association erakundeak sortua. Psikologian erabiltzeaz gain, giza-zientzien inguruko ikasketetan ere erabiltzen da. Kontsulta ezazu hemen APA gida      

Eranskina 1: Hizkera inklusiborako jarraibideak (gazteleraz, pdf 66KB)

Eranskina 2: Aurkezteko formatua (gazteleraz, pdf 298KB)

Uniform-Vancouver: osasun-zientzien arlorako. Kontsulta ezazu hemen Uniform-Vancouver gida 

MLA: Modern Language Association erakundeak sortua, letren eta hizkuntzalaritzaren esparruan erabiltzen da.   Kontsulta ezazu hemen MLA estilo gida  (ingelesez)

Chicago: batez ere, giza- eta gizarte-zientzien arloan, historian, artean eta literaturan.    Kontsulta ezazu hemen Chicago estilo gida (ingelesez)

IEEE: Institute of Electric and Electronic Engineers erakundearen gomendioz ingeniaritzarako erabiltzen den bibliografia-estiloa. Kontsulta ezazu hemen IEEE estilo gida (ingelesez, pdf)

 

Fakultateak edo Eskolak, irakasleek, ikasketa-eremuak edo argitaletxeek, lana argitaratzen bada, aukeratzen dute erabili behar duzun estiloa.

UPV/EHUko liburutegiko katalogoko "aipua" fitxak eta datu-baseetako komatxoak (“…) ikurrak edozein dokumentu/informazio-iturri aipu-estilo jakin batean eraldatzea errazten dute.

Lan guzti hau errazteko kudeatzaile bibliografikoak erabiliko ditugu.

Kudeatzaile bibliografikoak

Erreferentzia bibliografikoak kudeatu eta erabiltzeko aplikazio informatikoak dira eta honako lanak egiten dituzte:

  • Erreferentzia bibliografikoak bildu, antolatu eta partekatu
  • Aipamenak testu-dokumentuetan txertatzen dituzte, hainbat estilotan
  • Bibliografiak sortzen dituzte
  • hau guztia automatikoki

Hainbat kudeatzaile bibliografikoak daude, batzuk libreak eta doakoak dira (Mendeley, Zotero), eta beste batzuk, berriz, harpidetza bidez eskuratzen dira (EndNote, Refworks).

UPV/EHUko Bibliotekak RefWorks kudeatzailerako sarbidea eskaintzen dio unibertsitateko komunitate osoari.

Refworks-en izen eman ondoren, Interneterako sarbidea duen edozein ordenagailutatik sartu ahal izango zara, bai PC batetik, eta baita MAC batetik ere. Ze erreferentzia bibliografikoak eta dokumentu erantsiak Refworks zerbitzarian gordetzen dira eta. Interfaza gaztelaniaz bakarrik dago.

Bibliotekak ikertzaileei, irakasleei eta ikasleei prestakuntza ikastaroak eskaintzen dizkie. Ikastaro bat jaso nahi izanez gero, erabili dagokion formularioa

2023ko ekainaren 30etik aurrera, "Legacy RefWorks" bertsio zaharra ez da eskuragarri egongo.

RefWorks-erako sarbidea

Irudia