XSLaren edukia

Lanen Plangintza eta Kudeaketa

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Zibileko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1515
Gelako p.1515
Ordenagailuko p.3060

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

“2010/10/15eko Ingeniaritza Zibileko Graduko Titulua Egiaztatzeko Memoria”-ren arabera, ikasleak eskuratu behar dituen gaitasunen artean, Lanen plangintza eta kudeaketa irakasgaiaren helburu nagusia honako hau da:



M06CM03 - Eraikuntza-prozedurak, eraikuntza-makinak eta obrak planifikatzeko teknikak aplikatzeko gaitasuna.



Gaitasun hori ikasleak Lanen plangintza eta kudeaketa irakasgaia bukatzean lortu behar dituen ikasketa-emaitzetan (IE) zehaztu da:



IE1 - Ingeniaritzak bere arloetan dituen berezko arazoak konpontzen ditu; hipotesiak, metodoak, sinplifikazioak eta soluzioak aplikatzen eta planteatzen ditu, ingeniaritzako berezko ereduak erabiliz.



IE2 - Obra-proiektua antolatzen eta planifikatzen du, baliabideak aztertuz eta esleituz, eta obra-proiektuaren segimendua egiten du.



IE3 - Bere espezialitateko ingeniaritza-arloko ezagutzak, prozedurak, emaitzak, trebetasunak eta alderdiak behar bezala jakinarazten ditu, berariazko hiztegia eta terminologia eta bitarteko egokiak erabiliz.



IE4 - Taldean lan egiten du arazoei ekiteko, proposamenak egiteko, besteen ekarpenak aztertzeko, ideiak eztabaidatzeko eta ekintzak modu koordinatuan gauzatzeko.



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

“2010/10/15eko Ingeniaritza Zibileko Graduko Titulua Egiaztatzeko Memoria”-ren arabera, edukiak dira:



Obraren kudeaketa integratua. Obra proiektuaren antolaketa. (IE1)



Obra proiektuaren bidez aztertzea. Obra neurtu eta baloratzeko dokumentuak aztertzea. (IE1)



Obraren plangintza. Sareak planifikatu eta garatzeko teknikak aztertzea, obrak planifikatzeko. (IE2)



Jarraipena eta kontrola. Obraren jarraipena eta kontrola, desbideratzeen azterketa eta balorazioa. (IE2)



Kalitate sistemak. Kalitatea kontrolatzeko eta antolatzeko araudi eta teknikak, obren kalitatearen jarraipena egiteko. (IE2)







MetodologiaToggle Navigation

Gaitasunak zereginak burutu ahala lortzen dira. Zeregin bat irakasgai barruan planifikatutako prestakuntza-jarduera da. Zeregin bat egiteko denbora parte bat irakaslearekin batera klasean, laborategian edo bulegoan lan egiteko izango da (ikasgelako denbora). Beste partea, norberak irakaslerik gabe zeregina egiteko behar duen denbora izango da (ikasgela kanpoko denbora).



Irakasgaian lantzen diren gaitasunak lortzeko ikasleak 150 lan ordu bete beharko ditu. Denbora honetan ikasgelako eta ikasgela kanpoko orduak sartzen dira: klasera etortzea eta azterketak, norberaren ikasketa denbora, lanen aurkezpena eta bidalitako zereginak barne.



Mota ezberdinetako zereginak egitea beharrezkoak da (banakakoak eta talde lana). Talde lana burutzeko, taldeak behin behinekoak izan daitezke edo Obra-Plan baten dokumentazio burutzeko adibidez, lauhilabetekoan mantenduko diren talde egonkorrak.



Oso garrantzitsua: zereginak etengabe burutu behar dira ikastaro osoan zehar, ezin dira ikastaro bukaerarako utzi. Zeregin bakoitza irakasleak ezarritako epean egin behar da eta zeregin guztiak ebaluatuko dira. Lortutako azken kalifikazioa, zeregin guztietan lortutako notekin osatuko da.



Irakasgai honetako irakaskuntza-modalitateak Magistralak (M), Gela Praktikak (GP), Ordenagailu Praktikak (OP) eta Tutoretzak dira. Irakaskuntza modalitate bat edo beste klaseko beharren arabera aukeratuko da.



Horrez gain, IKTak erabiliko dira prestakuntza-jarduerak bultzatzeko (Moodle plataforma https://egela.ehu.eus/).



Zereginak burutzeko, gelara ordenagailua ekartzea (taldeko batek) gomendagarria da.



Azkenik, ikasgelako ikasle-kopuruak UPV/EHUk hartutako babes-neurriek kalkulatutako kopuru onargarria gainditzen badu, irakaskuntza bimodalaren alde egingo da. Modalitate honetan, aurrez aurreko irakaskuntza eta aurrez aurrekoak ez diren prestakuntza-jarduerak konbinatzen dira, ikasleen ikaskuntza autonomorako; hala, aurrez aurreko eskolen metodologia erabiltzen da, baina ikasleen zati batek urrutitik jarraitzen ditu, ahal dela modu sinkronoan. Modalitate honek aukera ematen dio Irakaslearekin eta ikaskideekin elkarreraginean aritzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

BUKAERAKO PROBA ETA PROBA EZOHIKO DEIALDIAN



Bukaerako proba, ikastegiak ezarritako azterketa egutegiko datan burutuko da eta hurrengo atalez osatuko da:



(notaren %40). Obren planifikazioari eta kudeaketari buruzko IDATZIZKO AZTERKETA, gai teorikoak, arazoen ebazpena eta berariazko softwarearen erabilera barne (IE1, IE2).



(notaren %60). ENTREGAGAIAK:

Obra-plana (IE1, IE2, RA3) (% 30)

Egindako obra-planaren ahozko defentsa (IE3) (% 10)

Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko plana (IE1, IE2, IE3) (% 10)

Txosten teknikoa (IE1, IE2, IE3) (% 10)





Bukaerako proba gainditzeko 5 bat edo gehiagoko nota beharko da hurrengo ataletan: Idatzizko azterketa, Obra-plana eta Ahozko defentsa.



OHAR GARRANTZITSUA: ENTREGAGAIAK atala egun bakar batean garatzea ezinezkoa denez, ezinbestekoa izango da ikasleak irakasgaiaren irakaslearekin harremanetan jartzea ikasturteko lehenengo bi asteetan, ikasturtean zehar horren garapena planifikatzeko.



DEIALDIARI UKO EGITEA



Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera, 12. artikulua 1,2 eta 3 ataletan:



“1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.



2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.”

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation





BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Moneo Martín, Marisol. La Dirección de Obra; Guía de Asistencia Técnica 16” (2ª edición: diciembre 2007). Fundación C.O.A.M.



Guía para el Desarrollo Sostenible de los Proyectos de Urbanización (Grupo Sprilur, Ihobe de EJ-GV)



Gehiago sakontzeko bibliografia

Guía de los Fundamentos para la Dirección de Proyectos PMBOK 4ª edición Global Standard, Project Management Institute, Inc. (PMI)

Organización y Gestión de Proyectos y Obras. (2007). Mcgraw-Hill Martínez Montes, German; Pellicer Almiñana, Eugenio.

Organización, planificación y control de obras y tajos.Encargado de Obra.Parte común. (1ª edición: octubre de 2007). Tornapunta Ediciones S.L.U. García-Amorena García, Luis



5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARANJUELO MICHELENA, ALEJANDRO
  • LOZANO CHICO, MARIA
  • PEREZ MANSO, ANGEL

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

19:00-20:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

18:00-19:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:30-19:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:00-17:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eSEMINARIOS.5 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eSEMINARIOS.5 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:30-16:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA