2012-2017ko plan estrategikoa
2011ko abenduaren 15ean Euskal Herriko Unibertsitateko Klaustroak, gehiengo zabalaren babesaz, 2012-2017 aldirako UPV/EHUren plan estrategikoaren oinarriak (pdf, 130kb) onartu zituen. Dokumentu horretan biltzen dira, batetik, unibertsitatearen zereginaren oinarrizko zimentarriak eta, bestetik, gure unibertsitateak aurrean dituen erronka berriak unibertsitate esparru berrian eta zerbitzua zor dion gizartean.
Fase hau amaituta, orain bigarrena hasiko da, hau da, ekarpenen bat egin nahi duten unibertsitateko kide guztiei iritziak eta ideiak jasotzeko fasea. Helburua da ardatz bakoitzerako onartu diren helburu estrategikoak lortzeko ekintzak zehaztea. Fase honetan lan talde bat osatuko da ardatz estrategiko bakoitzerako. Taldeak ekintzak proposatuko ditu onartutako oinarrietarako, kontuan hartuta unibertsitateko kideek eta haien interes taldeek eta gizarteak egindako proposamenak.
Honen bidez bigarren fase honetan parte hartzera animatu nahi zaitugu. Horretarako, lan taldeetako batean sar zaitezke, edo, bestela, iradokizunak (UPV/EHUko LDAP kontua erabili behar da) egin ditzakezu lan taldeek egiten dituzten dokumentuez (foro honetan ipiniko ditugu).
Ondo-ondo izan
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es