¿Qué es IKD baliabideak?

IKD baliabideak unibertsitate irakasleek sortzen eta erabiltzen dituzten material didaktikoak biltzeko baliabide digitalen zentro bat da, ekimen hau Ikasketa Berrikuntzako eta Kalitateko Errektoreordetzak bultzatzen du. Material horien planteamendu pedagogikoak ikaskuntza aktiboa sustatzea du oinarri, arazo, kasu, proiektu eta abarretan oinarritutako ikaskuntza, hain zuzen. Ikaskuntza aktiboa da, beraz, material horien bereizgarria. Argitaratu baino lehen, IKD Baliabideak zentroko baliabide guztiak ikasgelan erabili dira ikasleekin; horrez gain, beste irekasle batzuek erabil dezaten Irakaske Kaiera eskuragarri dago.

sartu

Ekimen hau IKD ikaskuntza ereduaren barruan garatu da, eta helburuetako bat da UPV/EHUko ikasgeletan metodologia aktiboak gehiago erabiltzea eta zabaltzea. Horregatik, IKD Baliabideakzentroaren asmoa ez da bakarrik edukiak banatzea, baita eztabaida eta elkarlana sustatzea ere, hezkuntza berritze aldera. Gaur egungo aldaketa garaian, goi mailako hezkuntzaren erronkei aurre egiteko, ezinbestekoa da hausnarketa sakon bat egitea, eta hausnarketa horren ondorio dira honako galdera hauek: nola eskuratu ditzakete ikasleek behar dituzten abileziak eta gaitasunak?, zer bide egin behar dute beren kasa ikasteko gai izateko?, prestakuntza testuinguru eta jardueretan, zer metodologia eta tresna erabil ditzakete irakasleek ikasleak ahalegintzera eta ekiteko gaitasuna garatzera bultzatzeko?

IKD zentroaren helburu da, baita ere, truke eta elkarlan jardunbideak sustatzea. Horregatik, kolaboratzaile talde bat sortzea sustatzen dugu, baliabideen gaineko eztabaida eta debatea baliatuz (komentarioak, balorazio eskalak, RSS harpidetza kanalak); eta beste obra batzuetatik eratorritako lanak sortzea eta erabiltzea bultzatzen dugu, baliabideen baimen irekien bitartez.

IKD baliabideak sarbidea