2011ko abenduko UPV/EHUren Klaustroa
Kudeaketa Txostena
- azaroaren 30eko 9:30ean, Klaustroko Mahaia elkartu da, eta Klaustrorako deialdia egin du
- une horretatik aurrera, Klaustroko kideek galderak egin ahal izango dituzte foroaren bidez; hain zuzen ere, unibertsitateko kide guztiek egin ahal izango dute galdera-erantzunen jarraipena, bide horretatik.Foro horretara sartzeko, UPV/EHUren LDAP kontua erabili beharra dago, ezinbestean.
- abenduaren 9an, 10:00etan, amaituko da Klaustroko kideek Kudeaketa Txostenari buruzko galderak egiteko edo Jarduera Programari buruzko argibideak eskatzeko epea.
- abenduaren 12an, 15:00etan, amaituko da Errektoreak galderei erantzuteko epea.
- une horretatik aurrera, zegokien epearen barruan galderak egin dituzten Klaustroko kideek Errektorearen erantzunei buruzko argibideak eskatu ahal izango dituzte, foroaren bidez.
- abenduaren 13an, 15:00etan, amaituko da zegokien epearen barruan galderak egin dituzten Klaustroko kideek Errektorearen erantzunei buruzko argibideak eskatzeko epea.
Plangintza Estrategikoa
- abenduaren 12an, 10:00etan, amaituko da Klaustroko kideek UPV/EHUren Plangintza Estrategikoaren oinarriei buruzko oharrak aurkezteko epea.
- abenduaren 14an, 15:00etan, amaituko da Errektoreak oharrei erantzuteko epea.
Aldezle
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es