ZIO-6 Formen matxinada

Formen matxinada

Imagen

Egilea: Jorge Wagensberg

Itzultzailea: Juan Garzia

ISBN: 978-84-8373-989-1

Formatua: 15,5 x 24 zm

Hizkuntza: Euskara

Urtea: 2007

Prezioa: 23,00€ (zerga barne)

Orrialdeak: 422 or.

Ez izan ala izan: hutsetik formetara

Liburu hau irakurriz gero, akabo ikusten ohituta zeunden mundua. Ezer ez da berdina izango; ez mundu bizigabea, ez bizidunena, ez zu zeu nahiz gainerako mundu-behatzaileak. Ikuspegia aldatuko zaizu, nahitaez. Eta ikusiari ere eragingo dio horrek, nolabait, ikuslea munduaren parte denez. Wagensbergek erakutsiko dizu -erakutsi, ez irakatsi- forma sinple bakan jakin batzuen konbinazioz egina dela mundua. Hori gutxi ez eta, izadiaren adreiluak diren forma horiek, ez izatearen aurka matxinatuz, nola errealitateratu diren ere azalduko dizu; eboluzioaren teoria, alegia, materia biziaren esparrutik besteetara ere hedatua: biziaren aurretik (materia bizigabea) eta ondotik (materia kultua). Hala, solas eta jolas, materiazko bizi kultuaren ekoizpenak ere izango dira hizpide: sormena; artea, bereziki. Horien guztien atarian, konprenitzea (ulergarritasuna) zer den definituko du egileak, eta teoria-oinarri funtsezkoenak azalduko, estilo bizi-biziz betiere. Formen matxinada osoa da, bestalde, teoria horren praktika zorrotz bezain gozagarria. Horra, bada, metodoa: zientziarena, jakina; uste ez zenuen alderdi askotara ere zabaldua, ordea, oraingoan: fraktal bat bezala, oro kolonizatuz. Bai: mundua ulertzea du xede liburu honek, zuk bezala, eta ezin egotziko diozu huts egin duenik, huts egin dizunik.

Jorge Wagensberg (Bartzelona, 1948)

Imagen

Prozesu Itzulezinen Teoriako irakasle da Bartzelonako Unibertsitateko Fisika Fakultatean, eta zientzia-dibulgazioko Metatemas liburu-bildumaren sortzaile eta zuzendaria. 1991tik Cosmocaixa zientzia-museoaren buru izan ondoren, "La Caixa" Fundazioaren zientzia-arloaren zuzendaria da egun. Ikertzaile gisa argitaratu dituen lanek guztiz esparru zabala hartzen dute, biofisikatik hasi eta museologiaraino. Kaleratu dituen azken liburuak: Izadia erantzuna bada, zein zen galdera?, Formen matxinada, Zenbat eta nola gehiago, orduan eta zergatik gutxiago eta Buru-gozamena.