Contenido de XSL

Comunicación en Euskara: Sociedad y Prácticas Lingüísticas

Centro
Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación
Titulación
Grado en Sociología (Plan nuevo)
Curso académico
2023/24
Curso
4
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral4669
P. de Aula1421

Guía docenteAlternar navegación

ObjetivosAlternar navegación

1. Irakasgai honek GAITASUN HAUEK hartuko ditu jomugan:

1. gaitasuna. Soziologia eta Politika Zientzien arloan ohikoak diren komunikazio molde bereziak (ahozkoak, idatzizkoak, bideratzeko gaitasuna (dibulgazioa, eztabaida, iritzi-artikuluak, artikulu akademikoa…).

2. gaitasuna. Modu eraginkor eta argian komunikatzea, ahoz zein idatziz, beste profesionalekin, erakundeekin eta hedabideekin, bakoitzaren maila eta beharretara egokituz eta moldea birformulatuz.

3. gaitasuna. Hainbat iturritako informazioa bilatzea, analizatzea eta kudeatzea, eta datu horiek kritikoki interpretatzea.

4. gaitasuna. Euskal kulturako adierazpideen interpretazio soziopolitikoak egiteko gaitasuna. ZEHARKAKO GAITASUNAK:

Gaitasun horiek lantzeko metodologia aktibo eta kooperatiboak erabiliko direnez, zeharkako gaitasunak garatzeko aukera ere izango du ikasleak: a) talde-lanean jarduteko gaitasuna; b) IKTak erabiltzeko gaitasuna; eta c) hizkuntza- gaien inguruan gaitasun kritikoa garatzea.



IKASKUNTZAREN EMAITZAK:

Horrenbestez, irakasgai honetan ikasleak trebatuko da ezagutza hauetan:

a) Testuinguru komunikatiboa kontuan hartuta, nork bere testuak zuzendu eta egokitu.

b) Soziologia eta Politika Zientzien arloko testu-generoen ezaugarriak identifikatu.

c) Hizkuntza-zalantzak argitzeko eskuragarri dauden kontsulta-baliabideak (hiztegi elektronikoak, datu-base terminologikoak, corpusak) eraginkortasunez erabili.

d) Soziologia eta Politika Zientzien arloko komunikazio-egitasmoak kritikoki aztertu.

e) Euskal kulturako adierazpideak ezagutu: batetik, euskal kulturaren inguruko interpretazio soziopolitikoak egin; eta bestetik, diskurtso soziopolitikoak sortzeko euskal kulturako adierazpideak ezagutu.



TemarioAlternar navegación

EDUKI TEORIKOAK



1. KOMUNIKAZIOA SOZIOLOGIAN ETA POLITIKA ZIENTZIETAN

1.1. Komunikazio-testuinguruak eta hizkuntza-estrategiak

1.1.1. Ahozko komunikazioa

1.1.2. Idatzizko komunikazioa

1.1.3. Komunikazio digitala

1.1.4. Komunikazio sinbolikoa: euskal kultura

1.2. Komunikazio-estrategiak eta hizkuntza-aldakortasuna

1.3. Testu-generoak

1.3.1. Testu artistikoak eta testu kulturalak

1.3.2. Dibulgazio-testuak (eskuliburua, iritzi-artikulua...)

1.3.3. Saiakera-testuak

1.3.4. Ikerkuntza-testuak (artikulua, hitzaldia, komunikazioa, doktore-tesia)

1.3.5. Txosten teknikoak (txostena, katalogoa...)



2. DIBULGAZIOA SOZIOLOGIAN ETA POLITIKA ZIENTZIETAN

2.1. Dibulgazioa eta komunikazio-esparruak

2.1.1. Iritzi-artikulua

2.1.2. Saiakera-testuak

2.1.3. Komunikazio-kanpaina

2.1.4. Internet eta sare sozialak

2.2. Euskal kultura eta komunikazio-esparruak



3. IKERKETA SOZIOLOGIAN ETA POLITIKA ZIENTZIETAN

3.1. Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak

3.2. Dokumentazio-lana eta informazio-iturriak

3.3. Ikerketa eta komunikazio-esparruak

3.3.1. Txosten teknikoak

3.3.2. Artikulu akademikoa

3.3.3. Komunikazioa

3.4. Euskal kultura eta Ikerketa Kulturalak: Herri Ikerketak, Memoria Ikerketak, Genero Ikerketak.



EDUKI PRAKTIKOAK

Irakasgaiaren alderdi praktikoa jarduera hauen inguruan antolatuta dago.



I. KLASEKO JARDUERAK (0-4 puntu).

Helburua: klasean aurkezturiko kontzeptuez, hizkuntza-baliabideez eta hizkuntza-estrategiez jabetzea.

Zeregina: klasean hainbat jarduera egingo dira talde txikitan edo talde handian, ikasgaiko eduki teorikoak ulertu direla ziurtatzeko, edo hainbat hizkuntza-baliabide aurkezteko. Halaber, eduki teorikoez jabetu dela ziurtatzeko, hainbat galdetegi edo proba idatzi ere egingo dira.



II. ORDENAGAILU GELAKO PRAKTIKAK(0-4 puntu).

Helburua: testu-generoen ezaugarriak identifikatzea, eta testuak ekoizteko prozedurak (planifikazioa, egituratzea eta ekoizpena) lantzea.



III. BAKARKAKO LANA: SAIAKERA IRAKURGAI (0-2 puntu).

Helburua: klasean aurkezturiko kontzeptuez, testugintzaz, hizkuntza-estrategiez eta kultur interpretazioez jabetu dela frogatzea.

Zeregina: hizkuntza-/kultura-politikaz, hizkuntzaren/kulturaren soziologiaz edo euskal kulturaz diharduen saiakera baten interpretazio kritikoa.

MetodologíaAlternar navegación

Tailerren metodologia erabiliko da eta, beraz, lan praktikoak izango dira ardatz nagusia: lan praktiko horietatik abiatuta bideratuko dira teoria-edukiak. Klaseko saioetan talde-eztabaidak sustatuko dira teorien edukiez jabetzeko, eta ordenagailu gelako saioetan idazkuntza tailerra izango dugu ardatz.



Egela plataforma erabiliko da irakasgaiaren materialak eta zereginak eskuragarri

izateko baita zereginak jasotzeko ere. Irakasleak materialak ikusgai jarriko ditu zereginen jarraibide eta entregatze-datak bertan publikatuko dira.



Trebatze-prozesuan jardun hauek erabiliko dira:

-Banakako lanak

-Talde-lanak

-Ordenagailu-praktikak

-Eskola teorikoak (ariketetan jorraturiko arazo eta egiturak azaltzeko)

-Ahozko aurkezpenak

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

EBALUAZIO JARRAITUA

Ebaluazioa jarraitua gainditzeko, hiru atal hauek gainditu beharko dira:

I. Klaseko talde-jarduerak [0-4 puntu]

I. Ordenagailu-gelako praktikak [0-4 puntu]

III. Saiakera irakurgai: bakarkako lana [0-2 puntu] Ebaluazio-irizpideak ebaluazio jarraituan:

I. KLASEKO TALDE-JARDUERAK[0-4 puntu]

- Asistentzia eta jarrera (3 puntu).

- Iritziak trukatzeko eta konpartitzeko komunikazio-gaitasuna garatu dela erakustea, eta eztabaidak proposatu eta bideratzeko gaitasuna (3 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).

- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistiko eta soziolinguistikoak bereganatu dituztela erakustea (3 puntu).



II. ORDENAGAILU GELAKO PRAKTIKAK [0-4 puntu]

- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistiko eta soziolinguistikoak bereganatu dituztela erakustea (3 puntu).

- Iritziak trukatzeko eta konpartitzeko komunikazio-gaitasuna garatu dela erakustea, eta eztabaidak proposatu eta bideratzeko gaitasuna garatu dela erakustea (3 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (3 puntu).



III. SAIAKERA IRAKURGAI [0-2 puntu]

- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistiko eta soziolinguistikoak bereganatu dituztela erakustea (3 puntu).

- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (2 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (3 puntu).



OHARRAK:

- Batez besteko kalifikazioa egin ahal izateko, hiru atalak gainditu behar dira.

- Ikasgaia gainditu ahal izateko, gutxienez jardueren %80a egin beharko da garaiz eta egoki.

- Kasu justifikatuetan ebaluazio jarraitua egiterik ez duten ikasleek irakasleari idatzi bat helarazi behar diote, 5. eskola- astea baino lehen, ebaluazio jarraitura lotuko ez direla jakinarazteko, eta justifikazioaren berri emateko.

- Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek, ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek edo hasieratik bukaerako azterketaren bidez bakarrik ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek, bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (puntuazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (1-9 asteetan). Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.

- UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egiteko, nahitaezkoa da lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago irakasleari idatzi bat helaraztea ukoa jakinarazteko.

- Ikasgai honetan ikasle-irakasle arteko komunikazioa ez ezik, ikasle-ikasle arteko komunikazioa ere euskaraz garatuko da (klaseko jardueren zein proiektuen kalifikazioan izango du eraginik komunikazio-irizpide honen aurreko jarrerak).



Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Testu akademikoak: Soziologia eta Politika Zientziak: http://testubiltegia.ehu.es Hiztegiak eta corpusak sarean http://www.hiztegia.net
Euskaltzaindia: Euskera (http://www.euskaltzaindia.net/euskera)
UPV/EHU-ren kontsultagunea: hizkuntza-baliabideak: http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/Hizkuntza baliabideak EUSKALTZAINDIA: http://www.euskaltzaindia.net

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

Oinarrizko bibliografia

AGIRRE, J.M. (2009): Itzulpen estrategiak. Gaztelaniazko testu juridikoak eta administratiboak. Donostia: HAEE/IVAP. ALBERDI, X.; SARASOLA, I. (2001): Euskal estilo-libururantz. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ALBERDI, X.; UGARTEBURU, I. (1999): Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ARRANZ, Iñaki (2006): Hitza azti. Irun: Alberdania.

CONDE GUTIÉRREZ DEL ALAMO, Fernando (2009): Análisis sociológico del sistema de discursos. Madril: Centro de Investigaciones Sociológicas.

EUSKALTZAINDIA (1985-2005): Euskal Gramatika, Lehen Urratsak I-VI. Bilbo: Euskaltzaindia. EUSKALTZAINDIA (2000): Hiztegi Batua, Euskera, 2000-2, 45. liburukia.

EUSKALTZAINDIA (1998): Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua. Euskaltzaindiaren arautegiko 87. Araua.

EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010). PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena: http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua

FERNÁNDEZ LÓPEZ, Sergio (2007): Cómo gestionar la comunicación: en organizaciones públicas y no lucrativas, Madril: Narcea.

GARZIA, J. (2005): Kalko okerrak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. GARZIA, Joserra (2008): Jendaurrrean hizlari. Irun: Alberdania.

HAEE/IVAP (1994): Hizkera argiaren bidetik. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP). HAEE/IVAP (1997): Argiro idazteko proposamenak eta ariketak. Gasteiz: HAEE/IVAP.

HAEE/IVAP (2003): Galdezka: euskarazko zalantzei erantzunez, Gasteiz: HAEE/IVAP.

HAEE/IVAP (2005): Libro de estilo del IVAP. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP). HAEE/IVAP (2009): IVAPeko estilo-liburua. Gasteiz: HAEE/IVAP.

HAEE/IVAP (2014): Komunikazio elektronikoa. IVAPen gomendioak web-orriak idazteko. Gasteiz: HAEE/IVAP. INIGUEZ RUEDA, Lupicinio (2003): Análisis del discurso. Manual para las ciencias sociales. Bartzelona: UOC. JIMENEZ, I. (2013): Aiztoa eta arkatza. Tafalla: Txalaparta.

KALTZAKORTA, M. (2008): Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen (I). Udako Euskal Unibertsitatea. LEAL GARCÍA, Aurora (1987): Construcción de sistemas simbólicos: la lengua escrita como creación, Gedisa.

LLORENTE, Carmen eta Francisco GARCÍA GARCÍA (2015): "La construcción simbólica de los logos corporativos", Arte, individuo y sociedad 27-2, 257-277.

SARASOLA, I. (1997): Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania.

TASCÓN, M. (2011): Twittergrafía. El arte de la nueva escritura. Madril: Catarata

ZABALA, I. (argit.) (1996): Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua. URKIOLA, Garazi (2013): "Gaztelerazko eslogan dialogiko edo polisemikoen euskaratzea: itzulpen konparazioa eta estrategiak", Sancho el Sabio: Revista de cultura e investigación vasca, 169-196.

ZUAZO, k. (2005): Euskara batua. Ezina ekinez egina. Donostia: Elkar.



Bibliografía de profundización




Revistas

Aldizkariak
Euskera agerkaria: www.euskaltzaindia.eus/euskera
Bat Soziolinguistika aldizkaria: www.soziolinguistika.eus/bat Jakin aldizkaria: www.jakingunea.com
Uztaro aldizkaria:www.uztaro.com

Tribunal de convocatorias 5ª, 6ª y excepcionalAlternar navegación

  • ATUTXA ORDEÑANA, IBAI
  • BILBAO LOPEZ, XAVIER
  • MACAZAGA EIZAGUIRRE, JESUS MARIA

GruposAlternar navegación

31 Teórico (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
1-1

13:00-15:00

13:00-15:00

2-15

13:00-15:00

13:00-14:00

Profesorado

31 P. de Aula-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
2-15

14:00-15:00

Profesorado