Contenido de XSL

Euskal Kultura Garaikidea: Adierazpide Artistikoak eta Estrategia Linguistikoak

Centro
Facultad de Bellas Artes
Titulación
Grado en Creación y Diseño
Curso académico
2023/24
Curso
3
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral2030
P. de Aula2030
P. Ordenador2030

Guía docenteAlternar navegación

ObjetivosAlternar navegación

Arte Ederren Fakultateko gradu guztietako gaitasunetatik hainbat landuko ditugu ikasgai honetan.



Arteko graduko gaitasunekiko lotura

─ Gai izatea artearen inguruko jakintzak transmititzeko eta hezkuntza- eta bitartekotza-lanak egiteko, beharrezkoak diren eremuetan: irakaskuntza, museoen kudeaketa, erakusketen muntaketa, arte-kritika, kultura-aholkularitza, enpresa-eremuko berrikuntzari eta sormenari buruzko lan-taldeetan parte-hartzea eta abar.

─ Gertaera artistikoen eta haien gizarte-testuinguruen arteko loturak ezagutzea, eta haien funtzio eta esanahiek artearen historiaren zein kultura garaikidearen inguruko ikuspuntu gogoetatsu eta kritiko bat eta berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta bakearen kulturaren balioak eskuratzeko duten garrantzia ulertzea.



Diseinukoi graduko gaitasunekiko lotura

─ Berrikuntza-estrategiak, pentsamendu heuristikoaren baliabideak, ikerketa eta zalantza kritikoa eta metodologia sortzaileak erabili eta sakonean ezagutzea, ideiak sortzeko, produkzioan aplikatzeko eta eremu guztiak ulertzeko.

─ Produkzioen eta haien gizarte-testuinguruen arteko erlazioak ezagutzea, eta haien funtzio eta esanahiek kultura garaikidearen eta berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta bakearen kulturaren inguruko ikuspuntu gogoetatsu eta kritiko bat eskuratzeko duten garrantzia ulertzea.



Zaharberritzeko graduko gaitasunekiko lotura

─ Artearen teoria eta historia kritikoki ulertzea, eta gertaera artistikoak eta haien gizarte-testuingurua eta ikonografia kontuan hartzea.

─ Talde-laneko parte-hartzeari, kudeaketari eta optimizazioari lotutako abileziak eta trebetasunak garatzea, eta erabakiak hartzean eta emaitzak ebaluatzean irizpide arrazoituak aplikatzea.

TemarioAlternar navegación

1. MODULUA. Euskara eta komunikazioa



EDUKI TEORIKOAK

1.1. Hizkuntza eta kultura, gizarte aldaketak eta kultura.

1.2. Euskara, kultura, komunikazioa

1.2.1. Euskararen arauak eta erabilerak

1.2.2. Komunikazio testuinguruak eta hizkuntza estrategiak

1.2.3. Euskarazko komunikabideak eta kulturaren komunikazioa



EDUKI PRAKTIKOAK

─ Hizkuntzaren aldaerak lantzeko sorkuntza-lanak.

─ Komunikazio sinbolikoan eta sinbolizatze-prozeduretan trebatzeko ariketak: irakurketa-ariketak eta sormen-ariketak.

─ Hizkuntzaren eta kulturaren inguruko kontsulta-tresnetan trebatzeko jarduerak.

─ Hitz-sormenean eta hitz-jokoetan trebatzeko jarduerak.



2. MODULUA. Euskal kultura testuinguru soziokulturalean

2.1. Euskal arte plastikoa

2.2. Euskal literatura

2.3. Euskal musika

2.4. Arte eszenikoak euskaraz

2.5. Beste kultur adierazpen zenbait



EDUKI PRAKTIKOAK

─ Estilo zaindua jorratzeko, testuen ekoizpena: idatziz zein ahoz.

─ Kultur kritikaren oinarriez eta metodologiez jabetzeko ariketak: hainbat sorkuntza-lanen azterketa kritikoa, idatziz zein ahoz.

─ Adierazpide artistikoetan hitzak betetzen duen funtzio estetikoaz jabetzeko ariketak: interpretazio-ariketak eta sormen-ariketak.



3. Modulua. Euskal kultura eta ikerketa kulturalak

EDUKI TEORIKOAK

3.1. Komunikazio akademikoaren ezaugarriak

3.2. Arte Ikerketak eta testu-ereduak

3.3. Diseinu Ikerketak eta testu-ereduak



EDUKI PRAKTIKOAK

─ Hizkera espezializatuaren ezaugarri berariazkoak jorratzeko praktikak.

─ Egitasmo artistiko baten edo ikerketa-egitasmo baten proiektua diseinatzea.

MetodologíaAlternar navegación

Bakarkako lan autonomotik hasi, ordenagailu-praktika kooperatiboarekin jarraitu eta klaseko talde-jarduera dinamiketara, ikasketa prozesuaren ardatza ikaslea izango da. Hizkuntzaren jabekuntza praktikoa eduki teorikoen lanketaren bitartez bilatuko denez, jarduera parktikoen eta eduki teorikoen banaketa lausotu egingo du metodologiak.



Ikasleak protagonismoa hartuko asteroko gida laburren sorkuntzarekin. Gero, talde txikietan elkarren lanari feddaback-a emango diote eta bestearengandik era kooperatiboan ikasteko aukera sortuko du horrek. Bukatzeko, talde handian, jasotako ezagutza erakusteko eta transferitzeko baliatuko dira egindakoaren aurkezpenak. Eduki teorikoen jabekuntza, testu-sorkuntza indibidual eta kolektibo horietan egiaztatuko da.



Gaitasun komunikatiboak, hortaz, atazez osatutako proiektuen bitartez landuko dira. Gai bakoitzeko proiektu txiki bat. Lehenik banaka egindako atazek, ondoren talde txikietako atazak egiteko balioko dute. Bukatzeko, ataza sekuentziak izabgo dira proiektu txikien oinarria, talde handian elkarbanatzeko.

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

Ebaluazio jarraitua izango da ebaluazio-tresna nagusia eta lehenetasuna emango zaiona. Ebaluazio jarraitua gainditzeko, HIRU atal hauek gainditu beharko dira:



I. BAKARKAKO LANAK (0-5 puntu): Etxerako gidak eta bukaerako lana edo azterketa

II. KLASEKO JARDUERAK ETA ORDENAGAILU-PRAKTIKAK TALDE TXIKIETAN (0-2 puntu).

III. KLASEKO JARDUERAK TALDE HANDIAN (0-3 puntu).



Ebaluazio jarraituan, hurrengo ebaluazio-irizpideak hartuko dira kontuan:



I. BAKARKAKO LANAK [0-5 puntu]

- Etxerako gidak eta bukaerako lana arretaz egitea eta unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea

(3 puntu).

- Gida horretan, gaiari dagokion kontzeptu artistikoak eta kritikoak, eta artearen esparruko komunikazio-erak bereganatu direla erakustea (1 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).



II. KLASEKO JARDUERAK ETA ORDENAGAILU-PRAKTIKAK TALDE TXIKIETAN [0-2 puntu]

- Asistentzia eta jarrera (1 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).



III. KLASEKO JARDUERAK TALDE HANDIAN [0-3 puntu]

- Irakasgaian testuak sortzeko jorratu diren prozedurak, komunikazio-irizpideak, estilo-irizpideak eta diseinu-irizpideak garatu direla erakustea (1 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea eta landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).

- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistikoak, artistikoak eta kritikoak bereganatu dituztela eta era kooperatiboan lantzeko gai direla erakustea (1 puntu).



OHARRAK:

- Hiru atalak gainditzea ezinbestekoa da batez besteko kalifikazioa egin ahal izateko.

- Gutxienez jardueren %80a egin beharko da garaiz eta egoki, ebaluazio jarraitua gainditu ahal izateko.

- Kasu justifikatuetan ebaluazio jarraitua egiterik ez duten ikasleek irakasleari idatzi bat helarazi behar diote, 5. eskola-astea baino lehen, justifikazioaren berri emateko.

- Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek; ebaluazio jarraitua egiten hasi eta azkenean, ebaluazio jarriatuari uko egiten dioten ikasleek; eta hasieratik, azken ebaluazioko azterketa egitea erabakitzen duten ikasleek, ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (16-24 asteetan).

- UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egiteko, nahitaezkoa da lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago irakasleari idatzi bat helaraztea ukoa jakinarazteko.

- Ikasgai honetan ikasle-irakasle arteko komunikazioa ez ezik, ikasle-ikasle arteko komunikazioa ere euskaraz garatuko da (komunikazio-irizpide honen aurreko jarrerak eragina izango du ebaluaketan).



EBALUAZIO EZ JARRAITUA

Azken ebaluaziorako ebaluazio jarraiturako egin beharreko lan berberak egin beharko dira, eta beranduenez azterketa egunean entregatu.

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Egelan irakasleak banatutako irakurgaiak eta ariketak ezinbestean lortu eta egin behar dira.

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

ARAOLAZA, Oier (2012): Euskal dantza, Etxepare Euskal Institutua, Donostia.

ARRANZ, Iñaki (2006): Hitza azti, Irun: Alberdania.

BARCENILLA, Haizea eta MANTEROLA, Ismael (2016): «Arte kritika Euskal Herrian azken 30 urteetan. Xabier Saenz Gorbearen omenez», RIEV 61-2, 286-320.

BARCENILLA, Haizea eta Isusko VIVAS ZIARRUSTA (2017): «Artearen arloko produkzio zientifikoa euskaraz XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran. UEUren Uztaro aldizkariaren ekarpena», Uztaro 100, 5-28.

BOURDIEU, Pierre (1992): Les Regles de l’art. Genèse et structure du champ littéraire, Seuil, Paris.

ESKISABEL, Jon (2012): Euskal kantagintza: pop, rock, folk, Etxepare Euskal Institutua, Donostia.

FERNANDEZ, Joxean (2012): Euskal zinema, Etxepare Euskal Institutua, Donostia.

GANTZARAIN, Xabier (2018): Zuloa, Elkar, Donostia.

MANTEROLA, Ismael (2017): Maite ditut maite. Transmisioa XX. mendeko Euskal Herriko artean, EDO!, Donostia.

PETIT, Michèle (2015): Leer el mundo: experiencias actuales de transmisión cultural, Fondo de Cultura Económica, Buenos Aires.

URKIZU, Patri (koord.) (2000): Historia de la literatura vasca, UNED, Madril.

Bibliografía de profundización

ASKOREN ARTEAN (2008): Literatura Terminoen Hiztegia, Euskaltzaindia, 2008.
ASKOREN ARTEAN (2008): Euskal Literaturen Hiztegia- Idazlanak, EHU.
ASKOREN ARTEAN (2012): Musika Hiztegia, Donostia: Elhuyar.
BARCENILLA, Haizea (2015): “Sarrera”, in Mikel Onandia, Arte kritika eta flamingoak zeru berdean (2009-2015), Sans Soleil.
DÍAZ DE GUEREÑU, Juan Manuel (2004): Habeko Mik (1982-1991): Euskal komiki ahalegina, Astiberri/Deustoko Unibertsitatea.
DÍAZ DE GUEREÑU, Juan Manuel (2006): 30x30 gure komikiaren tamaina (1976-2006)/ dimensiones de nuestra historieta (1976-2006), Edición Atiza eta Michelena.
FERNÁNDEZ IGLESIAS, Arantzazu (2016): Mende aldaketako (1990-2010) euskal antzerkiaren joerak: antzerki egitura eta korronte estetikoak, Madril: UNED.
FERNÁNDEZ, Joxean (koord) (2015): Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi, Donostia.
INFAME, Kike eta Begoña, Mikel (2017): Euskal komikia / Cómic vasco (1975-2017), Autoedizioa.
IZTUETA, Ibai (2015): Cultura vasca vs euskal kultura, Utriusque Vasconiae, Donostia.
JIMENEZ, Irati (2013). Aiztoa eta arkatza, Txalaparta, Tafalla.
KORTAZAR, Jon (koord.) (2009): Egungo euskal nobela eta zinema, EHU, Bilbo.
LINAZASORO, Karlos (2015). Literatura hiztegi tekniko laburra, Elkar, Donostia.
LOPEZ ZILUAGA, Leire eta RODRÍGUEZ-GARCÍA, Ibon (koord.) (2012): Kafe aleak. 121 disko irakurketa, Kafe arrastoak, Gernika-Lumo.
LÓPEZ AGUIRRE, Elena (2011): Historia del rock vasco, Aianai, Vitoria-Gasteiz.
LÓPEZ AGUIRRE, Elena (2015): Neskatxa maitea, Aianai, Vitoria-Gasteiz.
LUKU, Antton (2009): Euskal kultura?, Pamiela, Iruñea.
LUKU, Antton (2014): Libertitzeaz, Pamiela, Iruñea.
ONAINDIA, Mikel (2015): Arte kritika eta flamingoak zeru berdean (2009-2015), Sans Soleil.
RETOLAZA, Iratxe eta KORTAZAR, Jon (zuz.) (2017): Egungo euskal komikiaren historia, EHU, Bilbo.
ZILBETI, Maider (2016): Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean, Bilbo: UEU.

Revistas

AusArt aldizkaria: www.ehu.eus/ojs/index.php/Ausart
Jakin aldizkaria: www.jakingunea.com
Uztaro aldizkaria: www.uztaro.com
Zehar aldizkaria: http://arteleku.gisa-elkartea.org/zehar/

GruposAlternar navegación

31 Teórico (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
18-32

09:00-10:20

Profesorado

Examen

  • Mayo : 20-05-2024 09:00
  • Junio : 10-06-2024 09:00

Aula(s) impartición

  • 0F3.4 SEMINARIO - FACULTAD DE BELLAS ARTES

31 P. de Aula-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
18-32

10:20-11:40

Profesorado

Examen

  • Mayo : 20-05-2024 09:00
  • Junio : 10-06-2024 09:00

Aula(s) impartición

  • 0F3.4 SEMINARIO - FACULTAD DE BELLAS ARTES

31 P. Ordenador-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
18-32

11:40-13:00

Profesorado

Examen

  • Mayo : 20-05-2024 09:00
  • Junio : 10-06-2024 09:00

Aula(s) impartición

  • 0F3.4 SEMINARIO - FACULTAD DE BELLAS ARTES