Contenido de XSL

Comunicación en Euskera: Área de la Salud

Centro
Facultad de Medicina y Enfermería
Titulación
Grado en Enfermería
Curso académico
2023/24
Curso
3
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral2030
P. de Aula2030
P. Ordenador2030

Guía docenteAlternar navegación

ObjetivosAlternar navegación

Erizaintzako Graduko edozein ikaslek garatu behar dituen gaitasun eta trebetasun batzuk landuko ditugu Komunikazioa Euskaraz irakasgaian, eta gaitasun horietako bakoitzari garrantzi maila jakin bat emango diogu irakasgaiaren barruan:



1. Modu eraginkor eta argian komunikatzea, ahoz zein idatziz, gaixoekin, senitartekoekin, hedabideekin eta beste profesionalekin, bakoitzaren maila eta beharretara egokituz eta moldea birformulatuz. (% 40)



2. Arretaz entzutea espezializazio maila desberdinetako solaskideei (gaixoak, senitartekoak, adituak, legegileak, administrazioa, mundu akademikoko eragileak) eta jasotako informazioa egokiro ulertzea (entzuketa arretatsua). (% 5)



3. Informazio eta datu esangarriak biltzea, kritikoki interpretatzea eta sintetizatzea espezializazio maila desberdineko hartzaileei informazioak eta iritziak helarazteari begira. (% 10)



4. Gai izatea pazientearen, senideen edo, oro har, bezeroen beharrizanei erantzuteko, atentzio-programa egokienak planifikatu eta ebaluatuz, eta zerbitzuak emanez. Horretarako beharrezkoa da euskarak osasunaren munduan duen rola ulertzea eta alor horretako erregistroak (adierazpideak, terminologia) garatzeko esparruko profesionalek duten erantzukizunaz jabetzea. (% 5)



5. Osasun-arloan ohikoak diren testu-generoen (historia klinikoa, diagnostikoa, ikerketa-artikuluak, testu didaktikoak, osasun-kanpainak, dibulgazio-testuak) egitura eta erabiltzen dituzten hizkuntza-baliabideak aztertzea eta erabiltzea, zalantzak argitzeko Interneten eskuragarri dauden tresnak eta baliabideak erabiliz. (% 40)

TemarioAlternar navegación

EGITARAU TEORIKOA



1. GAIA: Hizkuntzen kudeaketa ingurune akademiko eta profesional eleaniztunetan

1.1. Hizkuntza-eskubideak eta hizkuntza gutxituak

1.2. Hizkuntza gutxituak eta hizkuntza-plangintza

1.3. Euskararen normalizazio-plangintza

1.4. Hizkuntzaren kudeaketarako praktika onak testuinguru akademiko eta profesional eleaniztunetan



2. GAIA: Komunikazioaren oinarriak: komunikazio espezializatua

2.1. Testua komunikazio-unitate linguistikoa: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea

2.2. Testuen kalitate linguistikoa

2.3. Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak

2.4. Testu orokorrak eta testu espezializatuak

2.5. Ahozko testuak eta idatzizko testuak

2.6. Testu-sorkuntzarako eta berrikuspenerako kontsulta-baliabideak



3. GAIA: Osasun arloko testuak: testu prototipikoen bereizgarri linguistikoak

3.1. Parametro pragmatikoak eta osasun arloko testuak

3.2. Ikerketa-testuak

3.3. Alor klinikoan erabiltzen diren testuak

3.4. Osasun alorreko testuetan maiz erabiltzen diren zenbait diskurtso-eragiketa



4. GAIA: Osasun-arloko terminologia eta fraseologia

4.1. Testu espezializatuak, terminologia eta fraseologia

4.2. Termino-sorkuntza: hiztegi-sorkuntzarako bideak

4.3. Kontulta-baliabideak: hiztegi eta datu-base terminologikoak vs corpusa

4.4. Terminologia-aldakortasuna garatutako hizkuntzetan eta normalizazio-bidean dauden hizkuntzetan

4.5. Zenbait okerbide euskarazko terminoen sorkuntzan





EGITARAU PRAKTIKOA



Irakasgaiaren AURREZ AURREKO SAIOETAN eta SAIO EZ-PRESENTZIALETAN banatuta, hiru proiektu praktiko

eramango dira aurrera.



I. proiektu praktikoa: komunitate akademikoaren askotariko kideekin komunikatzea

Helburua: komunikazioaren oinarriak lantzea.



1. praktika: ibilbide bat egitea zenbait kontsulta-gunetan zehar

2. praktika: eskabidea edo instantzia eta mezu elektronikoa



II. proiektu praktikoa: osasun-kanpaina bat antolatzea

Helburua: informazio espezializatua kudeatzea, aditu ez direnei zuzendutako ahozko eta idatzizko testuak sortzeari begira. Gai espezializatu batez dokumentazioa biltzea. Bereziki edozein lan bideratzeko orduan egin beharreko dokumentazioa landuko da.



3. praktika: osasun-kanpainan landuko den gaia aukeratzea eta informazioa bilatzea

4. praktika: osasun-kanpainarako diptikoa planifikatzea eta egitea

5. praktika: osasun-kanpainarekin lotutako dibulgazio-hitzaldia prestatzea



III. proiektu praktikoa: osasun-zentroko euskararen erabileraren inguruko gogoeta-egitea



(Ikasleak osasun-zentro batean praktikak egiten ari diren bitartean aurrera eramatekoa)



Helburua: osasun-zentroko euskararen erabileraren inguruko gogoeta-egitea, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Osakidetzaren III. plana erreferentziatzat hartuta.



1. jarduera: osasun-zentroaren kokapena mapa soziolinguistikoan.

2. jarduera: euskararen presentzia irudi instituzionalean eta komunikazioan.

3. jarduera: euskararen erabilera kanpo-komunikazioan.

4. jarduera: euskararen erabilera barne-komunikazioan.

5. jarduera: bildutako informazioaren sintesi-dokumentua.

6. jarduera: iritzi-artikulua.

7. jarduera: ahozko aurkezpena prestatzea praktiketan ezagututako osasun-zentroaren egoera soziolinguistikoa eta euskararen erabilera ikaskideei azaltzeko.



Jarduera horiek guztiak banan-banan ebaluatuko dira.

MetodologíaAlternar navegación

Irakasgaia erdipresentziala da:



- 16-23 asteetan, aurrez aurreko saioak egingo dira.

- 24-29 asteetan, saioak eta jarduerak ez-presentzialak izango dira, online garatuko da irakasgaiaren bigarren aldi hori, ikasleak praktika-aldian diren garaian.

- 30. astean aurrez aurreko ebaluazio-probak egingo dira: 2. ahozko aurkezpena eta test bat.



E-gela plataforma erabiliko da irakasgaiaren antolakuntza, ikasle-irakasle komunikazioa, autoebaluazioa eta irakasgaiaren jarraipena errazteko, baita saio ez-presentzialetako jardueren instrukzioak emateko, lanak irakasleari helarazteko eta irakasleak iruzkinak eta zuzenketak itzultzeko ere.



1. ORDENAGAILU-GELAKO PRAKTIKAK (presentzialak eta ez-presentzialak)



Ordenagailu-gelan edo e-gelaren bitartez (saio ez-presentzialetan) 12 praktika egingo dira, hiru proiektu praktikotan antolatuta. Ordenagailu-gelan egingo diren praktikak taldeka edo banaka egingo dituzte ikasleek eta e-gelaren bitartez egindako praktika ez-presentzialak, aldiz, banaka. Praktikak egin ahala, irakasleak iruzkinak egingo dizkie ikasleei, emaitzak hobetzen joateko. A eta B proiektu praktikoen bukaeran txosten indibidual bat aurkeztu beharko du ikasle

bakoitzak irakaslearen jarraibideen arabera. Praktika-txosten horien kalifikazioak hartuko dira kontuan ebaluazioan. Saio ez-presentzialetan egingo diren praktikak, aldiz, (C proiektu praktikoa) indibidualak izango dira eta, beraz, zuzenean ebaluatuko dira bukaerako txostenik gabe.



2. EDUKI TEORIKOAK



Eduki teorikoak ataza praktikoekin lotuta egongo dira. Ataza horiek egokiro egiteko aplikatu beharko dira, hain zuzen ere, eduki teorikoak. Ikasleak eduki teorikoez ondo jabetzen doazela egiaztatu ahal izateko, hainbat jarduera egingo dira talde txikitan saio presentzialetan, eta banaka saio ez-presentzialetan e-gelaren bitartez. Ariketa horietako batzuk izango dira gai linguistiko zehatzak eta, bereziki, ikasleek erroreak egin ohi dituzten hizkuntza-baliabide zehatzak lantzeko galdetegiak, e-gelan egingo direnak. Bukaeran, ikasleak eduki linguistiko horietaz egokiro jabetu direla egiaztatzeko, test azterketa bat egingo da, ebaluazio kuantitatiboaren parte izango dena.



3. TUTORETZAK



Komenigarria da ikasleek tutoretzak erabiltzea irakasleekin aurrera daramatzaten lanetan aurkitzen dituzten oztopoez eta aztertzen dituzten aukerez hitz egiteko eta argibideak bilatzeko. Foro birtualak eta posta elektronikoa ere erabil daitezke zalantzak argitzeko eta taldean ekarpenak egiteko. Posta elektronikoa beste ikasleekin eta irakasgaiaren garapenarekin zerikusi zuzena ez duten kontu pertsonalagoetarako bakarrik erabiltzea gomendatzen da. Ikasle guztiei dagozkien

kontuetarako, aldiz, foroak erabiltzea aholkatzen da.

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea. Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek, ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek edo hasieratik bukaerako azterketaren bidez bakarrik ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek, bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (puntuazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu

ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (16-24 asteetan). Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.



UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino gutxienez hilabete lehenago eskaria egin beharko dute deialdiari uko egiteko. Eskari hori, idatziz, irakasgaiaren ardura duen irakasleari aurkeztu beharko zaio. Hori horrela, deialdiari uko egiten dioten ikasleek «AURKEZTEKE» kalifikazioa jasoko dute aktan; deialdiari uko egiten ez dioten ikasleek, azken probara aurkezten ez badira, aktan GUTXIEGI

kalifikazioa izango dute (zenbakizko kalifikazioa: 0).



Lau jarduera mota hartuko dira kontuan:



- Ordenagailu-praktiketako txostenak (% 30)

- Ahozko aurkezpenak (% 30)

- Irakasleari aurrez aurreko saioetan eta saio ez-presentzialetan helaraziko zaizkion ariketa indibidualak, eta osasun zentro batean praktikak egin bitartean aurrera eramandako jarduerak (% 30)

- Bukaerako testa (% 10) (Ezinbestean gainditu behar da irakasgaia gainditzeko)

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Irakasgaiaren zereginak aurrera eraman ahal izateko materialak dira irakasleak e-Gela plataformaren bitartez ikasleei helarazten dizkienak eta Interneten eskuragarri dauden zenbait kontsulta-baliabide: hiztegiak, datu-base terminologikoak, testu-corpusak, hizkuntza-arauak, estilo-liburuak...

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010). PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena: http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua



HAMILTON, H.E. eta WEN-YING,S. CH (ed.) (2014). The Routledge Handbook of Language and Health Communication. Routledge: Londres eta New York



SERÉS, E., ROSIH, L., BOSCH, F (koord.) (2010). Presentaciones orales en biomedicina. Aspectos a tener en cuenta para mejorar la comunicación. Cuadernos de la Fundación Dr. Esteve nº 20. Barcelona.





Bibliografía de profundización

BONDI, M. eta LORÉS, R. (ed.) (2014) Abstracts in Academic Discourse. Peter lang: Berna

CABRÉ, M.T. (1993) La terminología. Teoría, metodología, aplicaciones. Ed. Antártida

CASTELLÓ, M. (koord.) (2007) Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Graó: Bartzelona

CREZEE, H.M.; MIKKELSON, H.; MONZON-STOREY, L. (2015) Introduction to Healthcare for Spanish-speaking Interpreters and Translators. Amsterdam/Philadelphia: John Benjamins Publishing Company

ETXEBARRIA, J.R. (2011) Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua

ETXEBARRIA, J.R. (2014) Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU

EUSKALTZAINDIA (1986) Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak

EUSKALTZAINDIA (1992) Hitz elkartuen osaera eta idazkera

FERNÁNDEZ-LASQUETTY, B. (2013) Introducción a la investigación en enfermería. Madrid: Ediziones DAE (Grupo Pradigma)

GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (1998) La ciencia empieza en la palabra. Análisis e historia del lenguaje científico. Gredos. Madrid

MUÑOZ, C. A. (2011) Análisis contrastivo y traductológico de textos médicos (inglés-español): el caso clínico. Tesis doctoral. Universidad Autónoma de barcelona


VERDAGUER, I.; LASO, N.J; SALAZAR, D. (2013) Biomedical English. A corpus-based approach. Amsterdam/Piladelphia: John Benjamins Publishing Company

WILCE, J. M. (2009) “Medical discourse” Annu. Rev. Anthropol. 2009.38:199–215

ZABALA, I. (1995) “Aditzen hautapena euskara teknikoan” Ekaia 3: 123-134

ZABALA, I. (koord.) (1996) Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. EHUko Argitalpen Zerbitzua

ZABALA, I.; SAN MARTIN, I.; LERSUNDI, M.; AZKUE, J.J. & MENDIZABAL, J. (2012) “The Elaboration of Human Anatomy Terminology for the Basque Language: the Contribution of Translators, Linguists and Experts” Terminalia Vol: 6, 15-25

Revistas

Biogaia. (Biological English ¿Cómo lo digo en español? Eta euskaraz?) Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialaren aldizkaria.
http://catalogo.fsancho-sabio.es/Record/219418


Cuadernos de la Fundación Dr. Antonio Esteve
http://www.esteve.org/publicaciones/cuadernos/

Elhuyar aldizkaria
http://aldizkaria.elhuyar.eus/


Osatuberri. Osakidetzaren aldizkaria
http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkrrhh10/es/contenidos/informacion/osatuberri/es_osk/osatuberri.html

Panace@. Revista de Medicina, Lenguaje y Traducción
http://catalogo.fsancho-sabio.es/Record/219418

Osagaiz. Osasun-zientzien aldizkaria
http://www.osagaiz.eus/

GruposAlternar navegación

31 Teórico (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
20-20

08:00-10:00

21-21

08:00-10:00

22-22

08:00-10:00

23-23

15:30-17:30

24-24

15:30-17:30

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AULA INFORMATICA LEVANTE - FACULTAD DE MEDICINA Y ENFERMERIA
  • AULA INFORMATICA LEVANTE - FACULTAD DE MEDICINA Y ENFERMERIA
  • AULA INFORMATICA LEVANTE - FACULTAD DE MEDICINA Y ENFERMERIA

31 P. de Aula-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
22-22

08:00-12:00

24-24

11:00-15:00

25-25

08:00-10:00

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AULA INFORMATICA LEVANTE - FACULTAD DE MEDICINA Y ENFERMERIA

31 P. Ordenador-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
21-21

15:30-17:30

22-22

11:00-13:00

23-23

15:30-17:30

27-27

08:00-12:00

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AULA INFORMATICA LEVANTE - FACULTAD DE MEDICINA Y ENFERMERIA
  • AULA INFORMATICA LEVANTE - FACULTAD DE MEDICINA Y ENFERMERIA
  • AULA INFORMATICA LEVANTE - FACULTAD DE MEDICINA Y ENFERMERIA
  • AULA INFORMATICA LEVANTE - FACULTAD DE MEDICINA Y ENFERMERIA