Noticias

Udako Euskal Unibertsitatea - Feminismo eta kultura-aniztasuna Euskal Estatuaren eraikuntzan

Fecha de primera publicación: 16/06/2014

Imagen

Noiz:

Uztailak 10 eta 11

 

Non:

Baionan (Aek egoitzan)

 

Edukiak

Feminismoa eta kultura-aniztasuna bi diskurtso nagusi dira identitate-eraikuntzaren inguruko arloan, humanitate eta gizarte-zientzietan. Eremu intelektual eta akademiko kritiko garaikideetan kultura-aniztasuna eta feminismoa, bakoitzak bere kabuz, ikerketa-objektu autonomo emankorrak dira.

Aurkezpenetako eta eztabaidarako proposatzen dugun abiapuntua zera da: Kultura-aniztasuna eta feminismoa, hala bakoitza bere aldetik nola bien arteko uztartze-modu desberdinetan ulertuta, ez dira oso erraz murriztu daitezkeen eremu edota gaiak. Feminismoa ez da batere diskurtso bateratua. Kultura-aniztasuna ezin da emigrazioaren ‘arazoa'rekin lotu soilik, maiz egiten den bezala. Bestalde, bai feminismoa bai kultura-aniztasuna ohiko diferentzia eta dibertsitatearen aldeko diskurtso ezagunetatik harago hausnartu eta pentsatu behar dira, kritikoki.

Ikastaro honetan kultura-aniztasun(ar)en eta feminismo(ar)en arteko harremanak (biak ala biak dute defendatzen dibertsitatea eta diferentziaren diskurtsoa) eta elkartrukeak (ez beti oparoak) aztertuko dira ikastaroan. Kultura-aniztasun(ar)en eta feminismo(ar)en arteko dibergentzia eta konbergentzia hauek ikuspegi integral baten bidez ematen saiatuko gara. Testuinguru honetan, kultura-aniztasunak eta feminismoak jorratzen dituzten aipatu dibertsitatea eta diferentziaren diskurtsoak estatuaren inguruko teoria orokorrekin eta euskal estatugintzaren praktika zehatzekin lotuko dira.

Era berean, giza-teoria kritikoaren, azterketa post-kolonial / estrukturalistaren eta filosofia politikoaren arteko elkargunetatik abiatuz identitate kolektiboen eta subjetibitate politikoen eraikuntza-moduak ulertzeko modu berri(tzaile)ez arituko gara.

Irakasleak

Ainhoa Güemes Moreno
Kazetaritzan lizentziatua eta Berdintasun teknikaria. EHUko doktorego tesia depositoan (Artea eta Teknologia)

Amaia Alvarez Uria
Literaturan doktorea eta UPV/EHUko irakaslea.

Andoni Olariaga Azkarate
Filosofian lizentziatua eta EHUko doktoregaia. UEUkidea.

Imanol Galfarsoro Madariaga
Soziologian doktorea, Leeds-eko Unibertsitatean ikerlea.

Iratxe Retolaza Gutierrez
Euskal Filologian lizentziatua, EHUko irakaslea. Idazlea eta aldizkari eta egunkarietako kolaboratzailea. UEUko Literatura saileko sailburua.

Jone Martinez
Jule Goikoetxea Mentxaka
Politika zientzietan doktorea. Politika Zientzien Saila UPV-EHU Leioa

Tere Maldonado