|
||||||
|
Biztanleriaren zahartzeak eta nagusien bizi-baldintzek eta ongizateak izugarrizko interesa piztu dute azken hamarkadan ikertzaile sozialen artean. Izan ere, bizitza iraupena asko luzatu da herrialde aurreratuetan. Luzapen hori ez da gertatu heriotza-tasa umeen artean baxuagoa delako (lehen gertatzen zen bezala), baizik eta adin gehiengoen artean heriotza behera joaten delako. Biztanleriaren zahartzeak instituzioak bultzatu ditu prozesu demografikoak aztertzera, zeren eta biharko politikak egokitu behar dituzte estatuek. Adibidez, Europan, instituzioek argi ikusi dute analisi sakona beharrezkoa zela errealitate berria ondo ulertzeko. Hau dela eta, zenbait ekimen abiarazi dute esparru horretan, Osasuna, Zahartzea eta Erretiroa Europako Inkesta (SHARE, ingelesez siglen arabera), besteak beste. Horixe izan da, mementoz, analisia tresna erabilgarrienetako bat analisia egiteko. Hirugarren adinaren ezaugarri tradizionalak desagertu egin dira arrazoi askorengatik.Alde batetik, joera demografikoa dela medio, nagusien talde demografiko anitzagoa da Europako gizarteetan. Horrexegatik, heterogeneoa da guztiz gaur egungo hirugarren adina. Beste aldetik, baldintzak aldatu egin dira herrialde askotan: bizi iraupena igo egin da, pentsio publikoak bermatuta daude zenbait herrialdetan… Ingurua aldakorra dela onartuz gero, argi eduki behar dute Europako Estatuek adinekoen eskaerak gero eta gehiago izango direla. Hornitutako zerbitzu publikoak desberdinak izan behar dira hurrengo urteetan. Horren ondorioz, gaur ezagutzen ditugun politika publikoak, agian, ez dira egokienak izango. Horrez aparte, politika horien bezeroak gero eta gehiago izango dira, eta haien arteko desberdintasunak gaur egun baino handiagoak izango dira. Ekonomi Lankidetza eta Garapeneko Erakundeak gomendatu du jadanik politikak erreformatzea aldaketak kontuan hartuta. Erreformak zaharren autonomia bultzatzera bideratuta egon behar dira. Hori lortzeko, diru sarrera bermatzea eta arreta soziala egokitzea proposatzen ditu ELGEk. Hirugarren adinean arreta sozialak bi alde nagusi ditu: alde batetik, politika publikoa eta, bestaldetik, familiaren arteko laguntza. Azken dimentsio hori da kontuan hartu dena “Adinekoak eta euren harreman familiarrak: menpekotasuna eta ongizatea” ikerketa proiektuan. |
||||||
|
ehusfera - UPV/EHUko blog zerbitzua - IKT Gerenteordetza - Vicegerencia de las TIC |
||||||