Planetako harrapari handienak dira egungo zeroiak (Physeter macrocephalus). Zefalopodoak bide dira euren harrapakin nagusiak; zeroiek urperatzeko eta sakonera handiko uretara iristeko ahalmena baliatzen dute ur sakonetan bizi diren txibiak harrapatzeko. Txibia erraldoien garroen markak ikusi izan dira zeroein larruazaletan eta marka horiek iradokitzen dutenak, alegia ur sakonetako bi kolosoen arteko talkak, gure irudimena pizten du [...]

