Urtxintxa marradunaren lozorroa

Hibernatzen duten animaliez aritu gara hemen dagoeneko. Marmotak, esaterako, hibernatzaileak dira. Eta badira egiazko hibernazioa egiten ez duten baina lozorro-egoeran sartzen diren ugaztunak ere. Hartzak, esaterako, horietakoak dira: lozorro-egoeran sartzen dira negua heltzen denean, baina ez dira egiazko hibernatzaileak.

Tamias striatus urtxintxa marraduna dugu beste jokaera baten adibidea. Negua heltzen denean, lozorro egoeran sartzen da, baina [...]