Bibolin eta kontrabaxuen arteko desberdintasunak

Itxurari erreparatzen badiogu, tamaina da bibolin eta kontrabaxuen arteko ezberdintasun nagusia. Bibolinak txikiak dira; kontrabaxuak, berriz, hari-instrumentu handienak. Eta musika-tresna bakoitzak sortzen duen soinuari erreparatzen badiogu, tonua da bi instrumentuak bereizten dituena: bibolinak tonu altuko notak sortzen ditu eta tonu baxuko soinuak kontrabaxuak. Bada horretarako arrazoi fisikoa: korda luzeek korda laburrek baino maiztasun apalagoan bibratzen [...]