Handitu diren marmotak

Azken hiru hamarkadetan zehar, aldaketa nabarmenak jasan  dituzte Colorado-ko (AEB) Upper East Valley-n den populazio bateko marmoten bizi-zikloaren ezaugarri nagusiek. Seguru aski, azken hamarkadetan gertatu den tenperaturaren igoera izan da aldaketa horien eragile nagusia. Gorputz-masa, jaiotze-unea, hazkundea eta ugaltze-ahala izan dira aldatu diren ezaugarri nagusiak, eta aldaketa horien ondorioz, populazioaren ale-kopurua goratu egin da azken […]

Emakumeen kurbak

”]Emakumeen gerri-aldaka ratioa (GAR), hau da, gerriaren diametro eta aldakaren diametroaren arteko zatidura, gorputz-gantzaren kokapenaren adierazlea da, eta ezaguna da ratio horren balio apalak dituzten emakumeak direla gizonak gehien erakartzen dituztenak. Hitz gutxitan esanda, gerri estu eta aldaka zabaletako emakumeak gustatzen zaizkie gizonei. GAR zatiduraren bitartez adierazten badugu, esango genuke 0’67tik hurbil dagoen GAR dutenak […]