Thomson gazelaren beroaldia

Ezaguna denez, jarduera fisiko garaiak energia-eskariak garaiagoak izatea eragiten du. Muskuluek lan gehiago egitean, uzkurketa-zikloak gauzatzeko beharrezkoa den gainerako energia (ATPa) sortzeko, oxigeno gehiago garraiatu behar da muskulu-zeluletako mitokondrioetaraino. Bai zirkulazio-sistemak eta bai arnas-aparatuak hartzen dute parte oxigeno gehigarri hori helarazten, lankidetza hestuan: arnas-hartzea azkartu egiten da oxigeno gehiago hel dadin difusioz arnas-organoa pefunditzen duen [...]