Itsas dinosauro homeotermoak

Stenopterygius qudriscisus iktiosauroa

Dinosauroen termorregulaziorako balizko ahalmena aspalditik dugu eztabaidagai animalia-biologia eta paleontologiaren ezagutza-esparruetan. Bestalde, oraindik ez dago argi zein izan zen termorregulazioaren jatorria, zein egoera edo baldintzatzaileren menpe sortu zen, ez eta zein animalia-taldetan garatu zen ere. Garrantzi handiko kontua da hau dinosauroei dagokienez; izan ere, termorregulazioaren behar metabolikoak direla eta, oso energia-eskari altuak [...]

Gameluaren sudurra

Animalia askok, arnas azaleretatik galtzen dute ur gehiena (horixe gertatzen zitzaion kanguru arratoiari, esaterako). Gameluek, baina, oso gutxi galtzen dute hortik, biriketan lurruntzen den uraren zati handi bat, arnas aparatuaren goi bideetan eta sudurrean berreskuratzen baitute. Botatzen duten airearen hezetasun erlatiboa %50ra izatera hel daiteke. Sudurraren ohiko jariakinak eta epitelio-zelula hilak lehortu egiten dira eta [...]

Belarri luzeak

Harrigarria bada ere, elefanteak ez dira beroa disipatzeko belarriak erabiltzen dituzten animalia bakarrak. Arizonako basamortuan bizi den Lepus generoko erbiak, beste erbiek bezala, belarri luzeak ditu, oso luzeak. Eta elefanteak egiten duen bezala, beroa galtzeko erabiltzen ditu. Izan ere, odol hodien dentsitatea oso handia da Lepus horren belarrietan: larrosa kolorekoa dirudite odolaren eraginagatik.

Harrigarria dela esan [...]

Hegaztien berogailuaren faktura

Duela gutxi egin den hegaztien mokoen azterketa zabal baten arabera, luzeagoak dira klima beroko hegaztien mokoak klima hotzekoenak baino.

Orain arte, elikatzeko eta bikotekidea erakartzeko dituen zereginei egotzi izan zaie hegaztien mokoaren itxura eta tamainaren aldagarritasunaren azalpena, baina tukanaren mokoarekin hemen ikusi genuen bezala, beroa xahutzeko organo garrantzitsua izan daiteke mokoa. Hona ekarri dugun lanean, 214 [...]

Ostruken lumajea

Ostrukak oso leku beroetan bizi dira eta, noski, oso ondo jasaten dituzte tenperatura garaiak. Lumajeak garrantzi handiko zeregina betetzen du jasankortasun horretan. Aurreko sarrera batean etxetxoriaren lumajeaz aritu ginen eta ikusi genuen isolatze-geruza oso eraginkorra dela hotzaren aurrean. Horri dagokio, hain zuzen ere, etxetxoriek eta beste txori askok hotza egiten duenean hartzen duten itxura esferikoa. [...]