Serengetiko herbiboro handien migrazioak

Afrikan, iraganean, ugariak ziren herbiboro handien migrazio luzeak; orain, berriz, oso gutxi gelditzen dira, eta gelditzen direnak, Serengetin eta antzeko beste zenbait ekosistematan.  Serengetin ugaztun belarjale asko daude oraindik eta horietako batzuek migratu egiten dute.

Serengetin urteko migrazio handi bat gertatzen da. Migrazio horretan esku hartzen duten belarjaleak hego-ekialdetik ipar-mendebalera joaten dira, toki lehorretik leku hezeetara. [...]