Handitu diren marmotak

Azken hiru hamarkadetan zehar, aldaketa nabarmenak jasan  dituzte Colorado-ko (AEB) Upper East Valley-n den populazio bateko marmoten bizi-zikloaren ezaugarri nagusiek. Seguru aski, azken hamarkadetan gertatu den tenperaturaren igoera izan da aldaketa horien eragile nagusia. Gorputz-masa, jaiotze-unea, hazkundea eta ugaltze-ahala izan dira aldatu diren ezaugarri nagusiak, eta aldaketa horien ondorioz, populazioaren ale-kopurua goratu egin da azken [...]