Mamutez (Mammuthus generoa) aritu izan gara hemen dagoeneko. Toki hotzetan bizitzeko moldapen nabarmenak zeuzkaten. Ilaje lodia eta koipetsua, eta belarri eta buztan txikiak ziren beroa gordetzeko (ez galtzeko) moldapen horiek. Horiexek dira oraingo elefanteekin erkatuz gero, ikus litezkeen desberdintasun morfologiko argienak.
Orain dela gutxi mamuten beste moldapen baten berri izan dugu. Kasu honetan ez dagokio mamutaren [...]

