Sator biluziak ez du minik hautematen

Sator biluziak (Heterocephalus glaber) ez omen dira azidoarekiko kalteberak; hau da, hanketara azido-tantak botatzeak ez die minik eragiten; saguekin gauza bera eginez gero, azken hauek berehala batzen dituzte kaltetutako hanka eta “erasotako” aldea miazkatzen hasten dira. Saguei eragindako mina, gizakiaren kasurako zauri batean limoi-zukuaren tanta batzuk botatzean eragindakoaren antzekoa dela esan daiteke.

Science aldizkari ospetsuan argitaratua [...]

Tamainak badu garrantzirik… nerbio-bulkadari dagokionez behintzat

Europako satitsua

Ugaztun txikienak, satitsuak dira eta elefanteak, handienak. Animalia handietan garunak bidaltzen dituen seinaleek, distantzia luzeagoak egin behar dituzte helmugaraino iristeko. Beraz, bestelako ezaugarri berezirik gabe, seinale bat garunetik oinetaraino helarazteko, denbora luzeagoa beharko luke elefante batek satitsu batek baino. Hau da, nerbio-bulkadaren lastertasuna animalien tamainarekin batera aldatuko ez balitz, animalia handiek txikiek baino [...]