Hainbat ikertzaileren arreta jaso du hartzen lozorroak azken urteetan, negua igarotzeko modu berezi hori antzinatik ezaguna bada ere. Arrazoia? Lozorroan zehar gertatzen diren hainbat prozesuren etenaldi itzulgarrien oinarrian dauden mekanismoak ezagutzea, balio handikoa izan daitekeela gizakiarentzat, aplikazioak izan baititzake hainbat arlotan. Adibidez, gizakiaren “hibernatzeko” gaitasuna garatzea zuzenean izango litzateke erabilgarria astronautak iraupen luzeko espazio-bidaietarako prestatzeko, [...]

