Hibernazio laburragoa hegoalderantz

Marmota monax

Hibernatzeko era desberdinak ikusi ditugu hemen, marmotena, urtxintxa marradunarena, hartzena, eta hibernazio-joakera desberdina duten genero bereko bi belardi-marmotena ere. Aldagarritasun fisiologiko handia dago, beraz, ugaztun hibernatzaileen artean. Bada, hibernazioari dagokion beste aldagarritasun mota bat ikusiko dugu oraingo honetan.

Marmota monax ugaztun karraskariak banapen geografiko zabala du, Alaskatik Estatu Batuetako hegoalderaino aurki baitaitezke espezie horren […]

Handitu diren marmotak

Azken hiru hamarkadetan zehar, aldaketa nabarmenak jasan ┬ádituzte Colorado-ko (AEB) Upper East Valley-n den populazio bateko marmoten bizi-zikloaren ezaugarri nagusiek. Seguru aski, azken hamarkadetan gertatu den tenperaturaren igoera izan da aldaketa horien eragile nagusia. Gorputz-masa, jaiotze-unea, hazkundea eta ugaltze-ahala izan dira aldatu diren ezaugarri nagusiak, eta aldaketa horien ondorioz, populazioaren ale-kopurua goratu egin da azken […]