Gameluaren sudurra

Animalia askok, arnas azaleretatik galtzen dute ur gehiena (horixe gertatzen zitzaion kanguru arratoiari, esaterako). Gameluek, baina, oso gutxi galtzen dute hortik, biriketan lurruntzen den uraren zati handi bat, arnas aparatuaren goi bideetan eta sudurrean berreskuratzen baitute. Botatzen duten airearen hezetasun erlatiboa %50ra izatera hel daiteke. Sudurraren ohiko jariakinak eta epitelio-zelula hilak lehortu egiten dira eta [...]

Lebitarren Liburuan eta Koranean jasota

“Txerria, apatxa zatituta duelako hausnarkaria izan gabe; animalia hori lohia da zuentzat” (Liburu Santuak: Lebitarren liburua, 11).

“Esan: helarazi zaidan goiargian ez dut aurkitu inorendako ezer jateko debekurik, animalia baten gorpua edo odol isuria ez bada, edo txerrikia, lohikeria baita” (Korana: Artaldeak, 145)

Lebitarren liburuan eta Koranean ezarritako txerrikia jateko debekuaren zergatia azaltzeko, gehienetan eman diren arrazoiak [...]