“Tresnak” erabiltzen dituen arraina

Txirla bat hausten saiatzen filmatu dute Labridae familiako Choerodon anchorago espeziearen arrain bat. Bideofilmean ikus daitekeenez, arrainak haitz baten aurka botatzen du txirla, hautsi nahian. Tresnatzat hartu behar da haitza, nonbait, nahiz oso tresna bakuna den.

Oso gutxi diren arren, ezaguna da zenbait arrain espeziek hori bezalako “tresnak” erabiltzeko gaitasuna dutela; lehen esan bezala, tresna horiek [...]