Igaro den mendearen lehen hamarkadetan ez zegoen oraindik sintesiko intsektizidarik. Hori dela eta, intsektuen plagak kontrolatzeko intsektu horien harrapariak erabili ziren zenbait herritan. Australia izan zen herri horietako bat. Azukre-kanabera erasotzen zuten kakalardoen izurrien aurka ekin nahirik, beste zenbait tokitan (Puerto Ricon, Hawain, eta Filipinetan, esaterako) xede berarekin erabilitako animalia berbera eraman zuten Queensland izeneko [...]

