Buru gardena duen arrain harrigarria

Begi tubularrak dituzten arrainez aritu ginen aurreko sarrera batean. Arrain horien artean bada bat bereziki deigarria dena, Macropinna microstoma izen zientifikoa duena. Opisthoproktidae familiako Macropinna generoko espezie bakarra da arrain hori.  Espezie honetako arrainak 600-1.000 mko sakoneretan[1] aurki daitezke Itsaso Bareko alde subartiko eta epeletan; Bering Itsasotik hasita iparrean, Japoniaraino mendebaldetik eta Baja [...]