Ostruken lumajea

Ostrukak oso leku beroetan bizi dira eta, noski, oso ondo jasaten dituzte tenperatura garaiak. Lumajeak garrantzi handiko zeregina betetzen du jasankortasun horretan. Aurreko sarrera batean etxetxoriaren lumajeaz aritu ginen eta ikusi genuen isolatze-geruza oso eraginkorra dela hotzaren aurrean. Horri dagokio, hain zuzen ere, etxetxoriek eta beste txori askok hotza egiten duenean hartzen duten itxura esferikoa. [...]

Mamutaren odola

Mamutez (Mammuthus generoa) aritu izan gara hemen dagoeneko. Toki hotzetan bizitzeko moldapen nabarmenak zeuzkaten. Ilaje lodia eta koipetsua, eta belarri eta buztan txikiak ziren beroa gordetzeko (ez galtzeko) moldapen horiek. Horiexek dira oraingo elefanteekin erkatuz gero, ikus litezkeen desberdintasun morfologiko argienak.

Orain dela gutxi mamuten beste moldapen baten berri izan dugu. Kasu honetan ez dagokio mamutaren [...]

Ugaztunik arraroena

Somalia, Kenya eta Etiopiako larre elkorren azpian sator bat bizi da; sator biluzia du izena eta bera da ezaguna den ugaztunik arraroena. Hartzen dugun ezaugarria ia edozein dela, ez da sator biluzia bezain ugaztun bitxirik.

Izenak berak dioenez, ilajerik gabeak dira sator biluziak. Itxura berezi samarra dute, hortaz, baina itxura baino gehiago, berezia da euren sistema [...]

Bihotza bero eta burua hotz

Burua hotz mantentzeko Thomson gazelak duen ahalmena ez da, inondik ere, salbuespen bat, garuneko tenperatura gainontzeko gorputzekoa baino baxuago mantentzeko gaitasun bera baitute ugaztun eta hegazti askok. Thomson gazelaren kasuan bezala, rete mirabile direlako sistemak erabiltzen dituzte animalia gehienek horretarako. Eta urteetan uste izan zen hori zela burua hotzago mantentzeko homeotermoek erabil zezaketeen mekanismo bakarra.

Michal [...]