Saguen lozorroa

Aurreko artikulu batean sagu martsupialioez aritu ginen hemen. Horiek ez dira egiazko saguak, baina itxura hori dute. Gaur, ordea, egiazko saguez arituko gara, sagu martsupialioak ez baitira lozorro-aldi txikietan sartzen diren ugaztun bakarrak. Halaxe da, sagu arruntak, Mus musculus domesticus zientzia-izeneko saguak, eguneko lozorroan sartzen baitira.

Ugaztun txikia da Mus musculus eta esnaturik dagoenean, jarduera-maila garaia, [...]