Ostrukak oso leku beroetan bizi dira eta, noski, oso ondo jasaten dituzte tenperatura garaiak. Lumajeak garrantzi handiko zeregina betetzen du jasankortasun horretan. Aurreko sarrera batean etxetxoriaren lumajeaz aritu ginen eta ikusi genuen isolatze-geruza oso eraginkorra dela hotzaren aurrean. Horri dagokio, hain zuzen ere, etxetxoriek eta beste txori askok hotza egiten duenean hartzen duten itxura esferikoa. [...]

