Hartzen lozorroa aztertzen, gizakiaren mesederako

Hainbat ikertzaileren arreta jaso du hartzen lozorroak azken urteetan,  negua igarotzeko modu berezi hori antzinatik ezaguna bada ere. Arrazoia? Lozorroan zehar gertatzen diren hainbat prozesuren etenaldi itzulgarrien oinarrian dauden mekanismoak ezagutzea, balio handikoa izan daitekeela gizakiarentzat, aplikazioak izan baititzake hainbat arlotan. Adibidez, gizakiaren “hibernatzeko” gaitasuna garatzea zuzenean izango litzateke erabilgarria astronautak  iraupen luzeko espazio-bidaietarako  prestatzeko, [...]

Hartzen neguko lozorroa

Aurreko sarrera batean esan genuen hartzek ez dutela hibernatzen, horretarako handiegiak baitira. Marmotak eta tamaina horretako beste ugaztun zenbaitek hibernatzen dute, bai, baina hartzek ez. Aski ezaguna da, hala ere, hartzek neguan habietan sartzen direla eta lotan bezala gelditzen direla, baina hori ez da hibernatzea, ez behintzat marmoten moduko hibernatzea.

Teknikoki, hartzek hibernatu beharrean neguko lozorroan [...]