Beldurraren kostua

Melospiza melodia

Harrapariak harrapakina jan egiten du. Harreman trofiko horrek bi espezieen demografia baldintzatzen du. Harrapariak biomasa eskuratzen du horrela eta, beraz, ale berriak sortzeko erabil dezake. Harrapakina, berriz, populaziotik desagertu egiten da; ondorioz, populazioaren ale kopurua jaitsi egiten da eta, hori dela eta, banako berri gutxiago sortuko dira[1]. Nahiz espezieen arteko harreman trofiko gehienak [...]

Begi-nini bertikalak, zertarako?

Begi-nini bertikalak dituen sugea

Nork ez du ikusi, argazki edo marrazki batean, begi-nini bertikaleko begirik? Ornodun askok dituzte holako begiak. Begi-nini horiek gaueko bizimoduarekin lotu izan dira iraganean, baina lotura hori ez dago argi. Gainera, badirudi bestelako hautespen-indarrek jokatu dutela ezaugarri horren alde.

Izan ere, argi-intentsitatea apala denean ikusi ahal izateko, begi-nini bertikalek ez dute ezertan [...]

Kamaleoien trikimailua

Behin baino gehiagotan aritu gara hemen animalia homeotermoez. Homeotermiak dakartzan onurak ere ikusi ditugu, bai eta barne-tenperatura konstante mantendu ahal izateko animaliek energia asko xahutu behar dutela. Animalia poikilotermoez, berriz, ez dugu orain arte kasik ezer esan, nahiz animalia gehien gehienak poikilotermoak diren. Poikilotermo izatea askoz ere merkeago ateratzen da homeotermoa izatea baino, energiarik gastatu [...]