Gameluaren sudurra

Animalia askok, arnas azaleretatik galtzen dute ur gehiena (horixe gertatzen zitzaion kanguru arratoiari, esaterako). Gameluek, baina, oso gutxi galtzen dute hortik, biriketan lurruntzen den uraren zati handi bat, arnas aparatuaren goi bideetan eta sudurrean berreskuratzen baitute. Botatzen duten airearen hezetasun erlatiboa %50ra izatera hel daiteke. Sudurraren ohiko jariakinak eta epitelio-zelula hilak lehortu egiten dira eta [...]

Dromedarioaren legendazko ur-biltegia

Plinio Zaharrak, bere Naturalis Historia liburuaren VIII liburukian honakoa zioen:  “Egarria jasaten dute, bai eta lau egunetan zehar ere, eta edateko aukerarik dagoenean, iraganagatik eta geroagatik betetzen dira urez; hori bai, ostiko eginez ura uhertu ondoren, bestela ez baitute urik edan nahi.” Plinio Zaharraren eta, seguru asko, bere garaikideen ustetan, dromedarioek ur biltegi bat baitzuten [...]