Kolosoen bat etortzea

Txibia kolosal eta hondo abisaletako beste animalia erraldoiei buruz aritu ginen “Erraldoi abisalak” izenburuko sarreran. Animalia erraldoiekin jarraitu nahi dugu hemen, baina oraingo honetan, bi espezieri buruz bakarrik arituko gara, lehortarra bata eta itsastarra bestea. Elefante afrikarra da lehorreko espeziea eta zeroia edo katxalotea, itsasokoa. Elkarrengandik hurbil ez dauden arren, ezaugarri komunak dituzte bi espezie [...]

Basasagua eta elefantea

Basasagu baten masa 30 g-koa izan daiteke; Afrikako elefante batena, berriz, 3.000 kg-koa. Basasagua ez da ugaztun txikiena, eta badago gure adibidearena baino elefante handiagorik ere (4.500 kg-korik ere bada). Baina guk adibide horiek hartu ditugu, handia (elefantea) txikia (basasagua) baino 100.000 bider handiagoa delako eta guk 100.000 bezain zenbaki borobila nahiago izan dugulako.

Aurreko bi [...]

King Kong-en jauziak

Gazela baten eta elefante baten gorputzak irudi berean eta tamaina berdinean ikusiko bagenitu, bi ugaztunen arteko diferentzia nabarmen bat somatuko genuke, alegia elefanteak askoz itxura borobilagoa duela gazelak baino. Gorputza bera borobilagoa da elefantearena, baina hankei dagokie desberdintasun nabarmenena. Elefantearen hankak askoz ere lodiagoak dira gazelarenak baino. Proportzioez ari gara, noski.

Galileo Galilei izan zen horretaz [...]

Bibolin eta kontrabaxuen arteko desberdintasunak

Itxurari erreparatzen badiogu, tamaina da bibolin eta kontrabaxuen arteko ezberdintasun nagusia. Bibolinak txikiak dira; kontrabaxuak, berriz, hari-instrumentu handienak. Eta musika-tresna bakoitzak sortzen duen soinuari erreparatzen badiogu, tonua da bi instrumentuak bereizten dituena: bibolinak tonu altuko notak sortzen ditu eta tonu baxuko soinuak kontrabaxuak. Bada horretarako arrazoi fisikoa: korda luzeek korda laburrek baino maiztasun apalagoan bibratzen [...]