Edgar Allan Poe-ren The Tell-Tale Heart (Bihotz salatzailea) ipuinetik hartu dugu sarrera honen izenburua, beherago azalduko dugun sugeei buruzko istorioak idazle estatubatuarrak kontatutakoa ekarri baitigu gogora.
Harrapakinaren bihotz-taupada hautematen dute suge zenbaitek. Ahalmen hori duten sugeen ezaugarri behinenetako bat eurak baino askoz handiagoak diren harrapakinak menperatzeko eta osorik irensteko gaitasuna dugu. Gorputz-luzakinik ez dutenez, batzuek pozoiak [...]

