Bihotza bero eta burua hotz

Burua hotz mantentzeko Thomson gazelak duen ahalmena ez da, inondik ere, salbuespen bat, garuneko tenperatura gainontzeko gorputzekoa baino baxuago mantentzeko gaitasun bera baitute ugaztun eta hegazti askok. Thomson gazelaren kasuan bezala, rete mirabile direlako sistemak erabiltzen dituzte animalia gehienek horretarako. Eta urteetan uste izan zen hori zela burua hotzago mantentzeko homeotermoek erabil zezaketeen mekanismo bakarra.

Michal [...]

Thomson gazelaren beroaldia

Ezaguna denez, jarduera fisiko garaiak energia-eskariak garaiagoak izatea eragiten du. Muskuluek lan gehiago egitean, uzkurketa-zikloak gauzatzeko beharrezkoa den gainerako energia (ATPa) sortzeko, oxigeno gehiago garraiatu behar da muskulu-zeluletako mitokondrioetaraino. Bai zirkulazio-sistemak eta bai arnas-aparatuak hartzen dute parte oxigeno gehigarri hori helarazten, lankidetza hestuan: arnas-hartzea azkartu egiten da oxigeno gehiago hel dadin difusioz arnas-organoa pefunditzen duen [...]