Anser indicus
Behin baino gehiagotan aritu gara hemen oso toki garaietara igotzen diren hegaztiei buruz. Bi mila metrotik gora aire gutxiago dagoela nabari da; izan ere, aire-dentsitatea beheratuz doa garaiera handitzen den heinean. Eta aire-dentsitatea beheratzen bada, jaitsi egiten da oxigeno-eskuragarritasuna ere. Hortaz, mendi garaienetan oso oxigeno gutxi dago, itsasoaren parean baino askoz gutxiago; izan [...]

