Igela printze bihurtu?

Denok dakigu igelak ez direla printze bihurtzen, ez bada ipuinetan behintzat. Baina igelen “bihurtzeko” gaitasunak izan dezake oinarri zientifikoa, anfibioena baita, intsektu, molusku, krustazeo, knidario eta ekinodermo eta tunikatuekin batera, metamorfosia delako fenomenoa erakusten duten animalia taldeetariko bat. Larba fasetik heldu fasera pasatzeko gertatzen diren aldaketa-taldeari deritzo metamorfosia.
Metamorfosiak aldaketa estruktural eta fisiologiko garrantzitsuak dakartza. Beste [...]

Karramarroak jaten dituen igela

Urlehortarrak gune berezian daude, uraren eta medio lehorraren arteko iragapen-aldean. Zenbait anfibio, urtarrak dira beren bizi ziklo osoan; beste zenbait, berriz, lehortar bilakatu dira, nahiz horietako gehienek urarekiko menpekotasun handia ez duten galdu; eta azkenik, gutxi batzuek lortu dute uretatik aldentzea eta urarekiko menpekotasun hori nonbait apaltzea. Bestalde, urtarrak diren neurrian ur geza da anfibio [...]

Ura edaten ote dute izurdeek?

Baten batek pentsa dezake galdera erretorikoa dela hau, baina ez da. Erantzuna, gainera, ez da erraza. Ikus dezagun zergatik. Itsas arrainen egoera osmotikoaren antzekoa da itsas ugaztunena. Baleak, itsas lehoiak, izurdeak, itsas txakurrak eta abar, talde horretako kideak dira, eta itsasoko arrain gehienei –arrain teleosteoi- gertatzen zaien bezala, oso apala da euren barne likidoen kontzentrazioa. [...]

Urea kaltegarria ote?

Aurreko ekarpenean azaldu denez, urea proteinen metabolismoaren azken produktua da ugaztunetan eta beste zenbait ornodunetan. Hondar nitrogenodun modura, animalia hauen giltzurrunean iraitzi egiten da eta gernuan zehar kanporatu, kontzentrazio garaitan eragin kaltegarriak baititu.
Marrazoen giltzurrunetan, ordea, birxurgatu egiten da urea; hau da, kanporatu beharrean odolerantz bideratzen da. Elasmobrankio itsastarren odoleko urearen kontzentrazioa, ugaztunek dutena baino 100-200 [...]

Marrazoen usain txarra

Amonio ioia (NH4+) da proteinen metabolismoaren azken hondarra. Animalia guztiek sortzen dute etengabe, eta oso molekula toxikoa denez, berehala iraitzi behar da; ezin dakioke utzi barne likidoetan pilatzen. Horretarako, baina, ur asko behar da, zeren iraitzi ahal izateko, ur bolumen handietan disolbatua egon behar baitu. Ur behar horiek nonbait apalagoak izan daitezen, amonioa bezain toxikoa [...]

Itsasoan urak handi

Urez beterik dago itsasoa, urez beterik eta gatzez beterik ere. Itsasoko ur litro batean 33 g gatz dago; sodio kloruroa da gehiena, hau da, etxean jakiei botatzen diegun gatz horren antzekoa dena. Bestalde, asko eta talde guztietakoak dira itsasoan bizi diren animaliak. Gehienen barne fluidoek, gainera, itsasoko uraren gatz-kontzentrazio berdina dute; orekan daude barne likidoak [...]

Mira como beben los peces en el río

Oso ezaguna den gabon-kanta baten hitzak dira horiek. Testuinguru zabalagoan jarrita, ondoko hau da gabon-kantak dioena: “Pero mira como beben los peces en el río, pero miran como beben al ver a Dios nacido, beben y beben y vuelven a beber, los peces en el río al ver a Dios nacer”. Bertsoaren kalitate poetikoaz aritzeko [...]

Igel “iragazkaitzak”

Ezaguna da anfibio gehienek urarekin menpekotasun handia dutela, bai eta lehorrean bizi direnean ere. Euren larruazala iragazkorra da oso. Izan ere, iragazkortasun handi horri esker anfibio askoren larruazalak garrantzi handia du arnas elkartrukeetan. Baina era berean, lehorrean ur asko galtzen dute larruazalean zehar, urarekin iragazkorra baita larruazal hori. Azken batean, orokorrak izaten dira irazkortasunak; hau [...]