|
|
Lehorreko anfibio gehienek ez dute urik edaten. Edo hobeto esan, ez dute ahotik edaten. Ura behar dute, noski, baina larruazaletik hartzen dute. Anfibioen larruazala oso iragazkorra da; horri esker, oso erraz igaroten da ura larruazalaren alde batetik bestera, uraren mugimenduaren norantza edozein dela ere. Horrek baditu bere aurkakoak, noski, eta horiei buruz behin baino gehiagotan [...]
Ipar amerikako hegomendebaldeko basamortuetan bizi diren kanguru arratoiak (Dypodomys generokoak) asteetan eta hilabeteetan egon daitezke urik edan gabe. Hori bai, hazi eta landare lehorrak jaten dituzte euren metabolismoa asetzeko beharrezkoa den energia lortzeko.
Kanguru arratoiak deritze euren aurreko hankak oso oso laburrak baitira, eta atzeko hanka bereziki luzeekin jauziak eginez mugitzen direlako, kanguruen antzera. Animalia txikiak [...]
Hauek dira S. M. Coleridge poetak idatzitako ospe handiko “The Rime of the Ancient Mariner” poematik ateratako hitzak. Aspalditik dakite marinelek itsas ura edatea urik ez edatea baino kaltegarriagoa dela.
Zenbait animaliek badute itsas ura bezain gazia den likidoetatik ur purua ateratzeko modua. Hori soilik egin dezakete ur gaziak dituen gatzak kanporatzen irentsitakoa baino ur kantitate [...]
Aurreko sarrera batean galdetu genuen ea izurdeek ura edaten duten ala ez eta bukaeran esan genuen gauzak ez zeudela oso argi. Itsas sugeek antzeko arazoari egin behar diote aurre, noski, euren barne medioa baino kontzentrazio osmotiko garaiagokoa baita itsasoko ura. Itsas sugeak deshidratatzeko arriskuan daude, egon ere, gorputzetik kanpora irteteko joera baitu urak.Kobrak, manbak eta [...]
Aurreko sarrera batean arrain katadromo eta anadromoei buruz aritu ginen. Espezie anadromo batez, izokinaz, arituko gara oraingo honetan. Anadromoa izanik, harreman konplexua eta aldakorra du izokinak ingurumenaren kontzentrazio osmotikoarekin. Aurreko beste bi sarreretan azaldu ditugu ur gezetako arrainek (“Mira cómo beben…”) eta itsas arrainek (“Itsasoan urak handi…”) dituzten arazoak urarekin eta gatzekin. Izokinak arazo berberak [...]
Anfibioen larruazala iragazkorra da oso. Izan ere, iragazkortasun handi horri esker larruazalak garrantzi handia du anfibio askoren arnas elkartrukeetan. Baina, era berean, lehorrean ur asko galtzen dute larrualean zehar, urarekiko iragazkorra baita larruazal hori. Azken batean, eta beste atal batean esan dugun bezala, orokorrak izaten dira iragazkortasunak; hau da, gasekiko iragazkorra den zerbait, urarekiko iragazkorra [...]
Denok dakigu igelak ez direla printze bihurtzen, ez bada ipuinetan behintzat. Baina igelen “bihurtzeko” gaitasunak izan dezake oinarri zientifikoa, anfibioena baita, intsektu molusku, krustazeo, knidario eta ekinodermo eta tunikatuekin batera, metamorfosia delako fenomenoa erakusten duten animalia taldeetariko bat. Larba fasetik heldu fasera pasatzeko gertatzen diren aldaketa-taldeari deritzo metamorfosia.Metamorfosiak aldaketa estruktural eta fisiologiko garrantzitsuak dakartza. Beste [...]
Urlehortarrak gune berezian daude, uraren eta medio lehorraren arteko iragapen-aldean. Zenbait anfibio, urtarrak dira beren bizi ziklo osoan; beste zenbait, berriz, lehortar bilakatu dira, nahiz horietako gehienek urarekiko menpekotasun handia ez duten galdu; eta azkenik, gutxi batzuek lortu dute uretatik aldentzea eta urarekiko menpekotasun hori nonbait apaltzea. Bestalde, urtarrak diren neurrian ur geza da anfibio [...]
Baten batek pentsa dezake galdera erretorikoa dela hau, baina ez da. Erantzuna, gainera, ez da erraza. Ikus dezagun zergatik. Itsas arrainen egoera osmotikoaren antzekoa da itsas ugaztunena. Baleak, itsas lehoiak, izurdeak, itsas txakurrak eta abar, talde horretako kideak dira, eta itsasoko arrain gehienei –arrain teleosteoi- gertatzen zaien bezala, oso apala da euren barne likidoen kontzentrazioa. [...]
Aurreko ekarpenean azaldu denez, urea proteinen metabolismoaren azken produktua da ugaztunetan eta beste zenbait ornodunetan. Hondar nitrogenodun modura, animalia hauen giltzurrunean iraitzi egiten da eta gernuan zehar kanporatu, kontzentrazio garaitan eragin kaltegarriak baititu.Marrazoen giltzurrunetan, ordea, birxurgatu egiten da urea; hau da, kanporatu beharrean odolerantz bideratzen da. Elasmobrankio itsastarren odoleko urearen kontzentrazioa, ugaztunek dutena baino 100-200 [...]
|
|