Jaioberrien berogailua, argaltzeko tresna berria?

Metabolismoa da animalia homeotermo guztien bero-iturri nagusia. Iturri hori gabe gorputz-tenperatura ezin izango lukete mantendu konstante. Metabolismo-jarduera osoari dagokio bero-ekoizpena, baina animalia homeotermo zenbaitek beroa ekoizteko berariazko zeregina duen ehun mota bat dute; gantz nabarra deitzen zaio ehun horri.

Gantz nabarra eta gantz zuria dira ugaztunen gantz-ehun mota biak eta oso desberdinak dira. Gantz zuriak zeregin [...]

Tukanaren mokoa

Buffon naturzale handiak idatzi zuen tukanen mokoak, hain handiak izateagatik, munstro-luzakinak direla. Darwin-ek uste zuen hautespen sexualaren emaitza direla, baina Darwinena ez da mokoaren tamainaren zergatia azaltzeko proposatu den hipotesi bakarra. Joan den uztailean G. J. Tattersall-ek eta lankideek, tukanaren mokoaren zereginari buruzko artikulu bat argitaratu zuten Science aldizkarian. Artikulu horretan aurkezturiko ikerketaren emaitzen arabera, [...]

Hartz polarraren larruazalaren kolorea

Iraganean, zoologo zenbaitek uste zuten poloetako hartzen larru zuria bero galerak ahalik eta txikien izateko moldapena zela. Horien ustez, kolore zuria duten azalerek bero gutxiago galtzen dute azal ilunek baino. Baina, dirudienez, hori ez da horrela, animaliek bero gehiena izpi infragorrien bitartez galtzen baitute eta galera mota horretan azalaren koloreak ez baitu inolako eraginik. Hau [...]

Atunen berogailua eta sare zoragarria

Etengabe igeri egiteko ahalmen handiena duten arrain teleosteoak, eskonbridoak dira. Beste zenbaiten artean, atunak eta berdelak dira talde horretako kideak. Iraupen laburreko ahalegin handiak egiteko ere gai dira, euren muskulatura zuri[1] indartsuari esker. Baina beste teleosteoekin erkatzen baditugu, oso ahaltsuak dira euren muskulu gorriak[2] ere. Muskulu gorriei esker egin dezakete igeri horren distantzia luzeetan zehar.

Eskonbridoen [...]

Elefanteen belarriak

Ezaguna da belarriek oso zeregin garrantzitsua betetzen dutela elefanteen gorputzaren tenperaturaren eraenketan. Bero asko dispatzen dute elefanteek belarrietatik; izan ere, odol hodiez josita dituzte belarriak, odolaren bitartez ateratzen baita barruko beroa gorputzaren azaleraino, kasu honetan belarrietaraino.

Egia esan, elefante guztiak ez dira berdinak, elefante guztien belarriak ez baitira hain handiak. Loxodonta africana-k bai, oso handiak ditu [...]

Egurreko igelaren izoztu ondorengo berpizte harrigarria

Aurreko post batean izotzari aurre egiteko moldapenei buruz aritu ginen. Esan bezala, batez ere ornogabeetan beha daitezke kalterik eragiten ez duten izozte-prozesuak. Hala ere, berebiziko arreta jarri zaie ornodunetan antzeko erantzun edo moldapenak agertzen dituzten animaliei. Zergatia argia da: naturan berez badago izoztuta egon ondoren bizi-funtzioak mantentzen dituen ornodunik, bere intereseko zelulak, organoak, ehunak [...]

Izozteari aurre egiten

Aspaldiko ekarpen baten, “Izotz aurkako naturalak” izenburukoan hain zuzen ere, azaldu genuen nola moldatzen diren zero azpitiko tenperaturak jasan behar dituzten zenbait animalia. Orduan aztertu genuen kontua izoztearen ekidintza izan zen, hau da, nola lortu izotzik ez eratzea animaliaren gorputzean, horixe baita animalien artean hedatuen dagoen jokaera mota. Erantzun mota honi, ingelesez “freeze avoidance” deritzo; [...]

Zergatik barne-sua?

Endotermia berba, beroaren jatorriari dagokio. Animalia endotermoen beroa, barrutik dator, zelulen mitokondrioetan gertatzen diren erreakzioetatik. Animalia ektotermoena, berriz, kanpotik. Animalia homeotermoak, tenperatura konstatante mantentzen dutenak, endotermoak dira. Izan ere, oso zaila izango litzateke tenperatura konstante mantentzea barneko bero-iturririk gabe.

Endotermia agertzeko arrazoiak, baina, ez daude argi. Oso [...]

Txerrikortaren zorua

Lau hankako animalia gehienek eroapenaz ez dute galtzen bero gehiegi. Zorua ukitzen duten gorputzaren atalak oso txikiak izaten dira, edo hobeto esan, gorputzaren azalera osoaren zati txikia izaten ohi dira. Baina bada salbuespen bat, etzanda egoteari dagokiona hain zuzen. Izan ere, etzanda egonik ugaztun guztiok dugu gure gorputz azaleraren zati handi [...]

Heterotermiaz

Animalia endotermoen beroa eurek sortzen dute duten metabolismo-jarduera garaiari esker; ektotermoei, berriz, kanpotik datorkie beroa. Homeotermoak, gehienetan, endotermoak dira eta alderantziz, poikilotermoak ektotermoak; baina salbuespenen bat edo beste badago. Gainera, ektotermia eta endotermiaren arteko muga ez da oso argia. Ikus ditzagun mugan dauden animalia zenbait.

Dermochelys coriacea bezalako [...]